Data Management Summit, Administrazio Publikoaren egungo erronkak aztertzeko gunea

2026/06/18

Ekainaren 17an Data Management Summit PA biltzarra izan zen Bilbon. Administrazio Publikoei zuzendutako ekitaldian, eremu publikoan datuen kudeaketaz arduratzen diren profesionalak eta erakundeetako arduradunak bildu ziren, datuen erabilerari, elkarreragingarritasunari eta adimen artifizialak sektore publikoan duen eraginari buruzko esperientziak partekatzeko asmoz.

Lantik - Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate informatiko eta teknologikoaren Berrikuntzako zuzendari Valentín García Soutok eman zion hasiera agenda instituzionalari, eta Bizkaiaren ikuspegia aurkeztu zuen, datuen kudeaketan eta teknologia aurreratuetan eskualdeko erreferente den aldetik eta, bereziki, konputazio kuantikoaren eremuan, abangoardiako azpiegitura bat garatu baita ekonomia digitalaren etorkizunean aitzindari izateko.

Ekitaldian hitzaldiak, talde-dinamikak eta mahai-inguruak izan ziren. Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik, Saioa Leguinagoicoak ere parte hartu zuen, Estrategia Digitaleko zerbitzuburuak, eta moderatzaile-lanak egin zituen mahai-inguru honetan: Data Governance and Quality: Building Citizen Trust Through Public Data Integrity.

Mahai-inguruan, sektore publikoaren eraldaketaren zutabe etiko eta teknikoak izan ziren aztergai nagusi, eta egungo erronka praktikoei buruz aritu ziren adituak, hala nola datu-siloak ezabatzea, informazioaren kalitate-protokolo zorrotzak aplikatzea eta herritarren konfiantza babesten duten datu-arkitektura sendoak eraikitzea, betiere Administrazio Publikoaren digitalizazioa indartuta.

Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu publiko berrien garapenean eragile estrategikoa da datu-kudeaketa, herritarren premiei arin erantzun ahal izateko.

IKUSI SARRERA GUZTIAK