Emakume eta Gizonen arteko BerdintasunaBIZKAIKO EMAKUMEEN PARTAIDETZARAKO KONTSEILUA

INDARKERIA MATXISTA

Kezka handia dago Bizkaian indarkeria matxistaren egoerarekin eta indarkeria jasaten duten emakumeen eta haurren egoerarekin. Horren isla dira Kontseiluaren barruan helburu eta lan nagusia indarkeria matxista jasaten duten emakumeen eta haien seme-alaben interesak eta eskubideak defendatzea duten emakume-elkarteak, bai eta prebentzioan eta sentsibilizazioan lan egiten dutenak ere.

HELBURUA

Indarkeria matxistaren problematika hain zabala denez, batzordeak indarkeria matxistaren arloko foru-baliabideak eta -zerbitzuak hobetzea eta egokitzea definitu du lehen helburu gisa. Horretarako, honako hauek proposatzen dira:

  • Bizkaiko Foru Aldundiak indarkeria matxistaren arloan dituen baliabideen eta zerbitzuen funtzionamenduari buruzko mapaketa egitea eta informazioa biltzea.
  • Horietan dauden oztopoak eta zailtasunak identifikatzea, hobekuntza-proposamenak egiteko.

PARTE-HARTZAILEAK

  • Bizitu
  • Bidea Eginez
  • Emakumeon indarra
  • Oneka
  • Erlantza
  • Amalan
  • Sarelilak
  • Trece rosas rojas
  • Fekoor
  • Ninaiz
  • Aldaketa