Emakume eta Gizonen arteko BerdintasunaBIZKAIKO EMAKUMEEN PARTAIDETZARAKO KONTSEILUA

PANDEMIAREN ONDORIOAK

Duela urtebete baino gehiagotik bizi dugun pandemia-egoerak eragin handia izan du emakumeen bizitzaren hainbat esparrutan, bai eta emakume-elkarteen egoeran eta haien partaidetza sozial eta politikoan ere. Emakumeen eta elkarteen parte-hartzea murriztu eta ahuldu egin da. Egoera horren jakitun, Batzorde hau sortu da.

HELBURUA

Emakumeen partaidetza soziopolitikoa sustatzea eta indartzea, kontuan hartuta, gainera, emakumeen egoera prekarioa (batez ere zaintzaren arloan) eta bakardadea. Horretarako, honako hauek proposatzen dira

  • Kontseiluko elkarte eta entitateen egungo errealitatea aztertzea eta haien jarduera zabaltzea eta ikusaraztea.
  • Elkarteen arteko lotura sustatzea eta elkarteek parte hartzeko gaitasunak indartzea

PARTE-HARTZAILEAK

  • Landa XXI
  • Eragin
  • Famek
  • Oneka
  • 13 rosas rojas
  • Escribe-lee
  • Andra Barriak
  • Amalan
  • Sarelilak
  • Etxeko – Andre
  • Comisión de Mujeres por la igualdad de Fekoor