Deskribapen Orokorra

Bizkaiko Aldizkari Ofizialari (BAO) buruzko atal honen bidez, aldizkarian argitaratutako iragarkiak eskuratzea errazagoa izan dadin nahi dugu. Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren datu-base honetan 1994. urtetik gaur arte argitaratu diren Bizkaiko Aldizkari Ofizial guztiak biltzen dira, baita 1982.urtetik 1993. urtera arteko administrazio xedapenen laburpen bat ere.

Jarraian, BAOko webguneko elementuak ulertzeko oinarrizko informazioa emango dizugu.

Iragarkia:dokumentu unitatea da; BAOn argitaratutako edozein dokumentu mota, hau da, ebazpenak, ediktuak, iragarkiak berak, etab. etab.

EEK: iragarki, laburpen edo aldizkari oso bakoitza, banaka, identifikatzeko kodea. BAOko edozein orrialde benetakoa dela egiaztatzea ahalbidetzen du, jatorrizko agiri elektronikoa frogatzeari esker. Al buscar con el código EEK kodea bilatzen duzunean, zuzenean eskura dezakezu jatorrizko dokumentua egoitza elektronikoaren bidez, dagokion sinadura elektronikoarekin.

Dokumentu horien guztien beheko eskuineko aldean dago.

Egiaztapen elektronikoko kodea behean, eskuinean, duen dokumentua.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren hasierako menua: aldizkari bat hautatu edo bilaketak egin ahal izango dituzu. Argitaratutako azken aldizkaria eskuratu edo behar duzun datako egutegia hautatu ahal duzu zuzenean. Gainera, EEK kodearen bidez (testu librea, data edo aldizkariaren zenbakia) edo bilaketa aurreratuaren bidez bila dezakezu. Bilaketa mota horiek guztiak azalduko ditugu aurrerago, bakoitza bere atalean.

Bilaketa-motak

Honako hauek dira bilaketa motak iragarkiak, laburpenak, xedapenak, etab.. aurkitzeko.

Iragarki bat bilatu nahi baduzu, pantailan laburpen bat agertuko zaizu, eta bertan, iragarkiak igorlearen eta dokumentu motaren arabera multzokatuko dira. Iragarki bakoitzaren eduki osoa ikusi nahi baduzu, nahi duzuna hautatu.

Bilaketa: egiaztapen elektronikoko kodea (EEK)

EEK kodea orrialde guztietan dago, argitaratutako iragarki, laburpen edo aldizkari guztietan, eta banaka identifikatzen ditu.

Bilaketa irizpidea:

  • Iragarkietan: Adibidea BAO-2017a000-(I-0000)
  • Laburpenetan: Adibidea BAOs-2017a000
  • Aldizkarietan: Adibidea BAO-2017a000

Bilaketa: testuaren librea

"Testua" esparruan nahi duzun hitza (edo hitzak) idatzi ahal dituzu eta beste atal batean deskribatuko ditugun Bilaketa operadoreak erabili, hau da, bilaketa emaitza zehatzago bat lortzeko gomendioak.

Bilaketa: Aldizkariaren zenbakia edo data

Aldizkariaren zenbakiaren eta/edo data jakin baten bidez bilatzeko.

  • Aldizkariaren data. Adibidea 2021.10.15
  • Aldizkariaren zenbakia. Adibidea 199/2021

Bilaketa aurreratua

Zehaztutako esparruetako bakoitzaren bidez bilatu ahal izango duzu.

Esparruak zabaldu ahal dituzu, "iragazkiak" ikonoan.

Bilaketa aurreratua zabaltzeko sakatu beharreko botoia agertuko da.

Ondoren, esparru guztiak zabalduko dira:

Bilaketa aurreratuko zabaldutako esparruak agertuko dira.

Esparru bakoitzaren adibideak:

  • BAO zenbakia. Adibidea 58
  • BAO urtea. Adibidea 2003
  • BAO, noiztik. Adibidea 2003.11.14
  • BAO, noiz arte. Adibidea 2003.12.14
  • Iragarki zenbakia. Adibidea I-1111
  • Xedapen zenbakia. Adibidea 1295/2003
  • Xedapena, noiztik. Adibidea 2003.11.14
  • Xedapena, noiz arte. Adibidea 2003.12.14
  • Igorleak. Adibidea Bilboko Udala, Bilbo, etab.
  • Dokumentu mota. Adibidea Iragarkia
  • Laburpena. Testu esparru bat da. Adibidea Derioko Udala
  • Gaia. Adibidea Hirigintza

Bilaketa-operadoreak

Bilaketa operadoreak, hitzak, ikur tipografikoak edo puntuazio markak dira, eta esaldien edo hitzen arteko lotura dira, bilaketa egiten denean. Bilaketaren emaitza hobetzeko terminoen arteko kontzeptuen lotura ezartzen lagunduko dizu.

Erabili ahal dituzun operadorea hurrengoak dira:

Eta

Bi hitzen artean jarrita, bilaketaren emaitza bi hitzak dituzten dokumentuak izango dira, kontuan izan gabe ordena ezta kokapena ere.

Letra larriz edo xehez idatz dezakezu.

Adibidea: azalera eta lurzatiak

Bi hitz baino gehiagorekin ere erabil dezakezu, baldin eta operadore hori soilik erabiltzen baduzu.

Adibidea: azalera eta lurzatiak eta soldatapekoak

Edo

Bi hitzen artean jarrita, bilaketaren emaitza, gutxienez, hitz horietako bat duten dokumentuak izango dira.

Operadore hori letra larriz zein xehez idatz dezakezu.

Adibidea: azalera edo lurzatiak

Bi hitz baino gehiagorekin ere erabil daiteke, betiere operadore hori soilik erabilita.

Adibidea: azalera edo lurzatiak edo soldatapekoak

Eragiketa konbinatuak

Bi operadoreen ("Eta" eta "Edo") konbinazioa erabili behar denean. Bietako bati lehentasuna emateko parentesiak erabili behar dira, "(" irekitzeko eta ")" ixteko. Parentesi artean dauden esaldiek lehentasuna izango dute bilaketan.

Bi modu daude:

  1. "Edo" parentesi artean. Adibidea azalera eta (lurzatiak edo soldatapekoak)

    Lehenik eta behin, parentesia duten hitzak iragaziko dira (emaitza gutxienez bi hitzetako bat duten dokumentuak izango dira, hau da, lurzatiak, soldatapekoak zein biak).

    Bigarrenik, bilaketaren amaierako emaitza lortzeko, azalera hitza duten dokumentuak hautatuko ditu, lehenengo bilaketan iragazitako dokumentuen barruan.

  2. "Eta" parentesi artean. Adibidea (azalera eta lurzatiak) edo soldatapekoak

    Lehenik eta behin, parentesia duten hitzak iragaziko dira (emaitza gutxienez bi hitzetako bat duten dokumentuak izango dira, hau da, lurzatiak, soldatapekoak zein biak).

    Bigarrenik, bilaketaren amaierako emaitza azalera eta lurzatiak hitzak dituzten dokumentuez gain, soldatapekoak hitza duten dokumentuak ere agertuko dira.

Esaldia

Hitz horiek jarraian eta hurrenkera horretan dituzten dokumentu guztiak bilaketaren emaitza izan daitezen erabiltzen da (ez duzu emaitzarik eskuratuko dokumentuan hitz horiek hurrenkera ezberdinean badaude).

Adibidea "alokairu ekipoa" bilatzen baduzu, ez duzu emaitzarik lortuko dokumentuan honela agertzen bada: "ekipo alokairua"

Izartxoa (*)

Hitz zehatz baten karaktereak ordezkatzeko erabiltzen da, eta hitz baten hasieran, erdian zein amaieran jar daiteke, bilaketa hitz jakin batera ez mugatzeko.

Adibidea akt*

Kasu honetan, erro hori duten dokumentuak iragaziko ditu: akta, aktak, akto, aktuazio...

Galdera ikurra (?)

Hitz baten karaktere zehatz bat ordezkatzeko erabiltzen da, eta hitz baten hasieran, erdian zein amaieran jar daiteke, bilaketa hitz jakin batera ez mugatzeko.

Adibidea akt?

Kasu honetan akta o akto duten dokumentuak iragaziko ditu.

Bilaketa: data tarteak. Ikurra (:)

Egunen artean jarrita, bilaketaren emaitza data horien arteko dokumentuak izango dira.

Adibidea 2004.01.07:2004.01.25

Eremuen definizioa eta deskripzioa

Bilaketaren eremu guztien esanahia eta adibideak.

EEK
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako elementu bereizgarria da. Aldizkariaren urteak eta zenbakiak osatzen dute. Adibidea BAO-BOB-2003058
Testu librea
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren eduki osoa jasotzen du.
BAO zenbakia
Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko argitalpen zenbakia. Zenbaki korrelatiboa da, eta urtero hasten da. Adibidea 58
Urtearekin batera egon daiteke, hurrengo formatuan: zzz/uuuu. Adibidea 058/2003
BAO urtea
Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko argitalpen urtea. Adibidea 2003
BAO, noiztik
Bilaketa hasi nahi duzun argitalpen data. Adibidea 2003.03.02
BAO, noiz arte
Bilaketa amaitu nahi duzun argitalpen data. Adibidea 2003.04.02
Iragarki zenbakia
Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko iragarkiak identifikatzen dituen kodea da. Adibidea I-1111
Xedapen zenbakia
Xedapen Orokorra onartzean egokitu zaion zenbakia. Adibideak 14/2002, 123/2003
Xedapena, noiztik
Zure bilaketaren hasierako data da. Adibidea 2003.03.02
Xedapena, noiz arte
Zure bilaketaren amaierako data da. Adibidea 2003.03.02
Igorleak
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, iragarki edo dokumentu bat argitara dezaketen erakundeak, publikoak zein pribatuak. Adibideak Bilboko Udala, Ogasun eta Finantza Saila, etab.
Dokumentu mota
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu den iragarkiaren tipologia deskribatzen du. Adibideak Xedapen orokorrak, Iragarkiak, Ebazpenak, etab.
Laburpena
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren edukia laburtuta deskribatzen du.
Gaia
Bilaketak egin ahal izateko kategoriak dira. Adibideak Hirigintza, Lan Poltsa Publikoa, Hauteskundeak...

RSS berrien kanala

BAOn harpidetu eta jakinarazpenak jaso ditzakezu RSS sarbide esteka honen bidez:RSS berrien kanalera harpidetu

Jendearentzako arreta

BAOra zuzendutako mezua Bizkaiko Foru Moldiztegira bidaliko da, hurrengo kanaletara:

Iragarki lerroaren edo zutabe bikoitzeko zatikiaren tarifa 2,02€ da (BEZa barne).