Kontsultatu Balio-txostenak udalerrika

Balio-txostena: hiri eta landa (INDARREAN)

Balio-txostenak kontsultatzeko, udalerrien goitibeherako menu hau erabil dezakezu.

Balio-txostena: hiri eta landa (2016 - 2024)

Balio-txostenak kontsultatzeko, udalerrien goitibeherako menu hau erabil dezakezu.

Balio-txostena: Ezaugarri berezidun ondasun higiezinak EBOH (2018-gaur egun)

Ezaugarri berezidun ondasun higiezinen Balio-txostenei buruzko informazio bilduma.

Zer da Balio-txostena?

Balio-txostena administrazio-agiri bat da eta bertan jasotzen dira irizpideak, balioztatze-arau teknikoak, lurzoruaren mugaketa eta katastro-balioak zehazteko beharrezkoak diren gainerako elementu guztiak.

Balio-txostenak aplikatuz lortzen diren balioek lotura dute kasuan kasuko ondasun higiezinen merkatu-balioarekin.

Nork parte hartzen du Balio-txostenen prestaketan?

Balio-txostena Bizkaiko Foru Aldundiko Katastro eta Balorazio Zerbitzuak prestatzen du, eragindako udalerriekin lankidetzan, Partaidetza Organoaren bidez, zeinaren kide baitira Aldundiko, kasuan kasuko udaleko eta EUDELeko talde teknikoak.

2024ko maiatzaren 21ean, Katastroaren eta Zerbitzuen zuzendariak hiri- eta landa-izaerako elementuak dituzten higiezinen balio-txosten berriak onetsi zituen Bizkaiko udalerri guztietarako.

Onesteko eta jendaurrean jartzeko iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, kasuan kasuko udaletxean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean argitaratu ziren 2024ko maiatzaren 30ean (BAO, 104. zk.), eta jendaurrean jartzeko aldia 15 egunekoa izan zen (2024ko maiatzaren 31tik ekainaren 14ra).

Zer agiri biltzen ditu Balio-txostenak?

Balio-txostena bi agiri hauek osatzen dute:

Memoria:
irizpideak eta arau teknikoak biltzen dituen agiria.
Eranskinak:
bertan sartzen dira atxikitako lurzoruaren mugaketa, balio-zonak eta horien oinarrizko balioak, eraikinen eta orubeen zona zerrenda, merkatu azterketaren laburpena eta landa-lurreko koefizienteen irudikapena.