ARRETA GOIZTIARRA

BIZKAIKO AGBT-REN JARDUNBIDE EGOKIEN GIDA PROFESIONALENTZAT

Atal honetan, jardunbide egokien gida Bizkaiko Arreta Goiztiarraren arloko profesionalentzat kontsulta dezakezu. Bizkaiko Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeak (AGBT) idatzi du gida. Bizkaiko Foru Aldundiko, Osasun Saileko (Osakidetza) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko profesionalek osatzen dute taldea, eta foru-erakundea da buru.

Gida honek, hezkuntza, osasun eta gizarte-sistemetako profesionalen lana 0-6 urte bitarteko haurrekin eta haien ingurune hurbilenarekin lotzeko oinarriak ematen ditu.

Adostutako eta ikuspegi irekiko dokumentu honen asmoa Bizkaiko AGBTaren autoebaluaziorako eta etengabeko hobekuntzarako lagungarri eta abiapuntu izatea da.