STEMLab Bizkaia podcasta ikastetxeetara hurbildu da martxoaren 8a dela eta

2026/03/08

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen STEMLab Bizkaia podcastak STEM eremuetan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) lan egiten duten emakumeek kontatutako historia errealak ematea eta agerian jartzea du helburu.

STEMLab Bizkaia podcastaren kapitulu berri honetan, Maddi Astigarraga ilustratzaile zientifikoak bere esperientziaren berri eman die Bilboko IES Botikazar BHI ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasleei, zientzia eta STEM bokazioak hurbiltzeko Emakumearen Nazioarteko Egunean.

Kapitulu honetan, elkarrizketa galdera honen ingurukoa izan da: nolatan erabaki zenuen ilustrazio zientifikoa bezalako arlo espezifiko batean aritzea?  Maddi Astigarragak kontatu digu bere zaletasunek hurbildu zutela bere lanbidera. AAn egindako aurrerapenek sormenezko lanbideetan duten eraginari buruz ere hitz egin da.

Saioaren amaieran, ikasleek podcastean parte hartzeko aukera izan dute galderak eginez. Hurbileko eta bat-bateko informazio-truke horren bidez, ikasleek zuzenean ezagutu ahal izan dute zientzia eta sormena elkarrekin aritu daitezkeela erakusten duen lanbide bat.

Dagoeneko eskuragarri duzu YouTube eta Spotify plataformetan. Eta atal bakoitzeko une hoberenak ere eskuragarri izango dituzu TikTok plataforman. Harpidetu zaitez datozen emanaldiak ez galtzeko!

IKUSI SARRERA GUZTIAK