Oma Basoa

Omako basoa Agustin Ibarrola artistaren obrarik ezagunenetarikoa da. "Land art" deritzonaren adierazpena da. Kreazio-korronte hori XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadaren amaieran sortu zen, eta korronte horren helburua lan artistikoa naturara eramatea da; horretarako, artistek paisaia erabiltzen du marko, euskarri eta lehengai modura.

Basoan zehar goazela, irudiak sortu eta gure begien aurrean egituratzen dira: batzuetan, zuhaitz bakar batek irudi osoa adierazten du, baina, beste batzuetan, zenbait zuhaitzen multzoa ikusi behar da artelana ulertzeko. Eta, gainera, irudien pertzepzioa aldatu egiten da, behatzeko gunearen arabera: irudiak eraldatzen dira. Azken finean, bisita "pertsonalizatua" da, eta, bisita horretan, artistak lortu egiten du bisitaria bere lanaren protagonista izatea.

Argibide gehiago

Omako Basoa bisita dezakezu jada. Gehiago jakin Basoaren sortzaile Agustin Ibarrolaz, Basoaren beraren historiaz, Bizkaiko Foru Aldundiak burututako Basoko 34 multzo artistikoen migrazio-prozesuaz eta Basoa bisitatzeko moduaz.

Ezagutu Omako Basoa bisitatzeko arauak eta gomendioak eta egin erreserba webgunearen bidez:

Web orria

Harremana: