Guggenheim Museoa

Guggenheim Museoa

Guggenheim Bilbao nazioartean arte moderno eta garaikiderako museo nabarmenetarikoa da. Horrez gain, Euskadin turismoa erakartzeko polo nagusi dugu. Ildo horri eutsiz, urtero gutxi gorabehera milioi bisitari hartzen du eta mundu osotik datoz, programazio artistikoaren kalitateak erakarrita eta esperientzia paregabea biziko dela ziur egonda.

Programazio artistikoak bilduma etengabearen azalpenak eta aldi baterako erakusketen asmo handiko egitaraua konbinatzen ditu. Lehenengoa osatzeko Guggenheim Sarean dauden museoetara jo da.

Museoaren eraikin ederra Amerikako Iparraldeko Frank Gehry arkitektoak diseinatu zuen. Eskultura handi batean pentsatu zuen eta forma organiko nahiz material bereziez baliatu zen. Hala, kareharria, beira eta kanpoalde gehiena estaltzeko titanio bereizgarria erabili zituen.

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Prezioak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi osoan zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du eta, ondorioz, irten eta berriz itzultzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketen aukeran.

Web orria: www.guggenheim-bilbao.es