Gartner IT Symposium/Xpo, teknologiaren joerak eta etorkizuneko erronkak

The opportunity to LEAD

2025/11/21

Azaroaren 10etik 13ra bitartean Gartner IT Symposium/Xpo 2025 konferentzia egin da Bartzelonan. Topaketa horretan informazioaren sistemen eta teknologien arloko 6.500 pertsonatik gora bildu dira adimen artifizialaren, zibersegurtasunaren, lidergo exekutiboaren, teknologia emergenteen, plangintza eta exekuzio estrategikoaren eta beste arlo batzuen egungo joerak eta etorkizuneko funtsezko erronkak partekatzeko.

Topaketa urteko ekitaldirik garrantzitsuenetakotzat finkatu da, eta eraldaketa digitalaren liderrek “the place to be” gisa aitortu dute, Europako negozioei eta teknologiaren etorkizunari buruz hitz egiteko, eragin handiko elkarrizketa estrategikoak eta kolaborazioak lehenetsiz CIOen eta ITen liderren erronkak barne hartzen dituzten gaien bidez, etorkizunera begira jarrita segurtasunaren, aplikazio eta azpiegituren, eragiketen eta datuen arloetan, besteak beste.

Ekitaldi horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko kideek parte hartu dute, eta, horri esker, 2026. urtea markatuko duten estrategia teknologiko nagusiak ezagutzeko, Europako ekosistemako erreferentziazko profesionalekin harremanetan jartzeko eta eraldaketa digitaleko ekintzak abian jartzeko esperientziak partekatzeko aukera izan dute.

IKUSI SARRERA GUZTIAK