El Pobaleko Burdinola

El Pobaleko Burdinola Museoa

Muskizko udalerrian El Pobal burdinola dago. Fabrika hidraulikoa zen eta burdinaren meatzea lantzen zuten tresna eta erreminta mota guztiak fabrikatzeko. Salazar familiak XVI. mendearen hasieran eraiki zuen, Muñatones gaztelutik leinua nagusi zenean eskualdean, eta 1965. urtera arte funtzionatu zuen.

Goieneko unea XVII. mendearen amaieran izan zuen. Orduan, lantegia zabaldu zuen eta azpiegitura hidraulikoa berreraiki zen. Dena den, gaur egun ikus ditzakegun eraikuntza eta makineria gehienak XIX. mendearen amaierakoak dira. Garai hartan olagizonek teknologikoki aurreratuagoa zen munduan bizirauteko borrokatzen zuten.

Burdinolaren inguruan honako produkzio konplexua egituratzen zen: olagizonen etxebizitza, irin errota, ogi labeak, baratzeak eta ikatza eta egurra lortzeko mendiak.

2004. urteaz gero jendearentzat ireki zen eta, ondorioz, El Pobal Bizkaian industria aurreko bi jarduera garrantzitsuenen museo bizia da: burdinaren fabrikazioa eta errotaritza. Barbadun ibaiertzean, ingurune eder honetara hurbiltzen diren pertsonek bisitaz gozatu eta bi asmamen hidraulikoak abian jarrita ikusi ahal izango dituzte.

Argibide gehiago

Ordutegiei eta prezioei buruzko informazioa webgunean kontsulta daiteke: https://bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?id=60&t=1&idioma=EU

Bisita guztiak gidatuak dira.