Bizkaiko Foru Aldundiaren Datuaren Akademiaren lehenengo prestakuntzak hasi dira

2025/02/10

Joan den urtearen amaieratik, Bizkaiko Foru Aldundiak Datuaren Akademiaren lehenengo prestakuntzak jarri ditu abian, foru-ingurunean datuen erabilerari eta ustiapenari buruzko baliabideak eta jardunbide egokiak partekatzeko gunea.

Barneko langileei zuzendutako prestakuntza Estatutu berria eta Datuaren Gobernu Eredua onartu ondoren abian jarritako ekimenen barruan dago. Eredu horrek Foru Sektore Publiko osoan informazioaren kudeaketa arautzen du.

Datuaren Estatutuak datuen kudeaketarako eta kalitaterako politikak, prozesuak eta prozedurak gidatu behar dituzten arau nagusiak ezartzen ditu. Datu osoaren bizi-zikloa hartzen dute barnean, harrapatzetik ezabatzeraino, eta, besteak beste, honako hauek hartzen dituzte oinarri: datuen kalitatea, eraginkortasuna, trukea eta berrerabilera, datuak erabiltzeko babesa eta etika, diskriminaziorik eza eta herritarrenganako orientazioa.

Datuaren Akademia

Ezagutzaren esparruan, BFAren Datuaren Akademiaren helburua da datuaren kudeaketari buruzko oinarrizko kontzeptuak hurbiltzea, kalitatezko datuak izateko beharraz sentsibilizatzea, sailen artean dauden datuen erabilera zabaltzea eta sailen arteko proiektuak abiaraztea erraztea.

Datuaren Akademia funtsezko tresna da zerbitzu publiko aurreratuak, kalitatezkoak eta proaktiboak dituzten datuek bultzatutako Administrazioa lortzeko.

IKUSI SARRERA GUZTIAK