Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmena berritu dute <span lang="en">Global Smart Grids Innovation Hub</span> garatzeko

2026/01/16

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak Global Smart Grids Innovation Hub (GSGIH) garatzeko lankidetza-hitzarmena berritu dute, bi erakundeek sare elektrikoen berrikuntza eta digitalizazioarekin duten elkarrekiko konpromisoaren adierazgarri gisa. Bilbon kokatutako Hub hau 2021ean inauguratu zen, eta hornitzaile, startup, zentro teknologiko eta unibertsitateen arteko topagunea da. Bere helburua berrikuntza palanka gisa erabiltzea da ekonomiaren elektrifikazioa eta sareetara konektatutako bezeroei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea bultzatzen jarraitzeko, sare horien sendotasuna, erresilientzia, malgutasuna eta segurtasuna indartzen dituzten irtenbideen bidez.

Hitzarmenaren berritze honek ekonomiaren elektrifikazioa, industriaren lehiakortasuna eta kalitatezko enpleguaren sorrera sustatzen ditu, eskaeraren hazkundeari erantzuteko banaketa-sarearen gaitasuna handitzea ahalbidetuko duten ekipamenduen, datu-produktuen, sistemen eta telekomunikazio-sareen diseinura bideratutako berrikuntzaren bidez. Era berean, sortu diren erronka berrietara egokitzen da, hala nola energia berriztagarrien integraziora, sare seguruago, fidagarriago eta erresilienteago baten konfiguraziora, bai eta klima aldaketaren eta zibersegurtasunaren erronka berriei aurre egitera ere.

Informazio gehiago: Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak sare elektriko adimendunen hubean duten lankidetza berritu dute

IKUSI SARRERA GUZTIAK