Bizkaiko Foru Aldundia finalista CNIS Sarien XVI. edizioan

2026/02/23

Otsailaren 12an argitaratu zen 2026ko CNIS Sarien XVI. ediziorako proiektu finalisten zerrenda, eta Bizkaiko Foru Aldundia bi kategoriatan aukeratu dute hautagai izateko. Sariak otsailaren 25ean eta 26an emango dira Madrilen eta eraldaketa digitalaren, zerbitzu publikoen eta jasangarritasunaren eremuetako profesional eta erakunde liderrak elkartuko dira ekitaldi horretan. 

Edizio honetan, berrikuntza publikoko 200 hautagaitza baino gehiago aurkeztu dira. Proiektu finalistak herritarrengan eta zerbitzu publikoetan duten eraginagatik, datuen kudeaketagatik eta adimen artifiziala aplikatzeagatik nabarmentzen dira. CNIS sarien bidez aitorpen garrantzitsua egiten zaie administrazio publikoei berrikuntzaren eta bikaintasunaren arloetan.

Bizkaian CNIS sarietarako bi hautagaitza lortu dira. Lehenengoa “Datuak eta Administrazio Publikorako AA” kategorian, AA generatiboa erabiltzea herritarrei hobeto entzuteko izeneko proiektuarekin. Proiektu horretan elkarrizketa-interfazeak erabili dira herritarrei zerbitzu adimendunak emateko, eta, horrela, informazioa bilatzea edo izapideak egitea errazagoa izateko. Gainera, foru-aldundiko langileen karga administratiboa murriztu egin  da AAko eragileen bidez; izan ere, eragile horiek zeregin zehatz batzuk modu autonomoan egiten dituzte, hala nola dauden dokumentuen edo foru-biltegien edukia automatikoki prozesatzea informazioa eta ezagutzak ateratzeko, erantzuteko gaitasuna hobea izan dadin.

Bigarren hautagaitza “Burokraziarik gabeko Administrazio Publikoa” kategorian lortu da, Errenta Bizkaia eta Batuz ekimenekin, proiektu horien bidez izapidetzea erraztu egiten delako, eta, ondorioz, karga administratiboa eta sor daitezkeen akatsak murriztu egiten direlako eta zerbitzu publiko proaktiboak eta arinak eskaintzen zaizkielako herritarrei.

Otsailaren 26ko galan emango da saria irabazi duten proiektuen berri, eta orduan jakingo dugu zeintzuk diren erakunde sarituak.

IKUSI SARRERA GUZTIAK