Bizkaiak aurrera egin du Gobernu Digitalean, ELGArekin batera

2025/05/05

Aurten, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan jardungo du eraldaketa digitala bultzatzeko, Bizkaiko Gobernu Digitalaren Diagnostiko baten bidez.

Prozesu horren barruan, apirilean, proiektua abiarazteko saioa egin zen. Jardunaldian zehar gobernu digitalaren nazioarteko joera nagusiei buruzko gogoetak partekatu ziren, baita Bizkaiko Foru Aldundiaren eta gure lurraldearen etorkizuna nola inspiratu dezaketen ere.

ELGAren diagnostikoak gobernu digitalaren hainbat eremu ebaluatuko ditu, hala nola AA, datuaren gobernua edo Bizkaiko Foru Aldundiaren kanal anitzeko zerbitzuak. Txostenak barne hartzen ditu informazioa biltzea, aztertzea eta Foru Sistema Publiko osoan lortutako datu kualitatibo eta kuantitatiboak egiaztatzeko misioa.

Ondoren, workshop-ak egingo dira foru sailen parte-hartze aktibo eta kolaboratiboarekin, lortutako datuetan sakontzeko, ideiak sortzeko eta hobekuntzak hurbiltzeko. Gainera, gobernantza-ereduen alderaketa egingo da Bizkaiko Foru Aldundiaren antzeko filosofia duten bi lurralderekin: Hegoaldeko Nova Gales (Australia) eta Flandes (Belgika), joerak ezagutzeko eta jardunbide egokiak ikasteko.

ELGAren diagnostikoa Gobernu Digitaleko Politiken Esparruan oinarritzen da. Esparru horrek sei ardatz edo dimentsio nagusi biltzen ditu, herrialde edo eskualde bat gobernu digitalago baterantz joateko. Esparru horrek ezartzen duenez, administrazio publiko aurreratu batek digitala izan behar du diseinutik, datuek oinarrituta eta bultzatuta, lehenetsita eta herritarrengan zentratuta dagoen plataforma ireki gisa ulertuta, bokazio proaktiboarekin.

ELGAren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza honen helburua digitalizazioan aurrera egiten jarraitzea eta Bizkaia gobernu digitalean nazioarteko erreferente bihurtzea da, kalitatezko zerbitzu publiko aurreratuak eskaintzen laguntzeko.

IKUSI SARRERA GUZTIAK