EEK

Deskribapen orokorra

EEKa, Egiaztapen Elektronikoaren Kodea, karaktere-multzo bat da, zeinak modu bakarrean identifikatzen dituen honako hauek:

  • Argitaratutako iragarki bakoitza; bakoitzak bere EEKa izango du.
  • Argitaratuko aldizkari bakoitzaren laburpena; bakoitzak bere EEKa izango du.
  • Argitaratutako aldizkari osoa; bakoitzak bere EEKa izango du.

Kode hori inprimatuta agertuko da argitaratutako iragarki, laburpen edo aldizkari oso bakoitzaren orri guzti-guztietan.

Zergatik da garrantzitsua EEK?

2009ko uztailaren 1etik aurrera Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko original elektronikoa paperean ateratzen bada, egiazko kopiaren izaera izango gaitu EEK izanez gero.

EEKri esker, Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren edozein orrialde paperean inprimatuta egiaztatu ahal izango da dokumentu elektroniko originalarekin alderatuz. Horretarako, bertara iristeko orrian edo egiaztapen elektronikoaren kodearen araberako bilaketa (EEK)? menuaren aukeran EEK sar daiteke eta egoitza elektronikotik zuzenean dokumentu originala lor, modu elektronikoan sinatuta.

El CVE está en el margen inferior derecho de las páginas impresas del BOB El buscador del BOB tiene un campo para buscar por CVE