Bilaketa-operadoreak

Bilaketa operadoreak, hitzak, ikur tipografikoak edo puntuazio markak dira, eta esaldien edo hitzen arteko lotura dira, bilaketa egiten denean. Bilaketaren emaitza hobetzeko terminoen arteko kontzeptuen lotura ezartzen lagunduko dizu.

Erabili ahal dituzun operadorea hurrengoak dira:

Eta

Bi hitzen artean jarrita, bilaketaren emaitza bi hitzak dituzten dokumentuak izango dira, kontuan izan gabe ordena ezta kokapena ere.

Letra larriz edo xehez idatz dezakezu.

Adibidea: azalera eta lurzatiak

Bi hitz baino gehiagorekin ere erabil dezakezu, baldin eta operadore hori soilik erabiltzen baduzu.

Adibidea: azalera eta lurzatiak eta soldatapekoak

Edo

Bi hitzen artean jarrita, bilaketaren emaitza, gutxienez, hitz horietako bat duten dokumentuak izango dira.

Operadore hori letra larriz zein xehez idatz dezakezu.

Adibidea: azalera edo lurzatiak

Bi hitz baino gehiagorekin ere erabil daiteke, betiere operadore hori soilik erabilita.

Adibidea: azalera edo lurzatiak edo soldatapekoak

Eragiketa konbinatuak

Bi operadoreen ("Eta" eta "Edo") konbinazioa erabili behar denean. Bietako bati lehentasuna emateko parentesiak erabili behar dira, "(" irekitzeko eta ")" ixteko. Parentesi artean dauden esaldiek lehentasuna izango dute bilaketan.

Bi modu daude:

  1. "Edo" parentesi artean. Adibidea azalera eta (lurzatiak edo soldatapekoak)

    Lehenik eta behin, parentesia duten hitzak iragaziko dira (emaitza gutxienez bi hitzetako bat duten dokumentuak izango dira, hau da, lurzatiak, soldatapekoak zein biak).

    Bigarrenik, bilaketaren amaierako emaitza lortzeko, azalera hitza duten dokumentuak hautatuko ditu, lehenengo bilaketan iragazitako dokumentuen barruan.

  2. "Eta" parentesi artean. Adibidea (azalera eta lurzatiak) edo soldatapekoak

    Lehenik eta behin, parentesia duten hitzak iragaziko dira (emaitza gutxienez bi hitzetako bat duten dokumentuak izango dira, hau da, lurzatiak, soldatapekoak zein biak).

    Bigarrenik, bilaketaren amaierako emaitza azalera eta lurzatiak hitzak dituzten dokumentuez gain, soldatapekoak hitza duten dokumentuak ere agertuko dira.

Esaldia

Hitz horiek jarraian eta hurrenkera horretan dituzten dokumentu guztiak bilaketaren emaitza izan daitezen erabiltzen da (ez duzu emaitzarik eskuratuko dokumentuan hitz horiek hurrenkera ezberdinean badaude).

Adibidea "alokairu ekipoa" bilatzen baduzu, ez duzu emaitzarik lortuko dokumentuan honela agertzen bada: "ekipo alokairua"

Izartxoa (*)

Hitz zehatz baten karaktereak ordezkatzeko erabiltzen da, eta hitz baten hasieran, erdian zein amaieran jar daiteke, bilaketa hitz jakin batera ez mugatzeko.

Adibidea akt*

Kasu honetan, erro hori duten dokumentuak iragaziko ditu: akta, aktak, akto, aktuazio...

Galdera ikurra (?)

Hitz baten karaktere zehatz bat ordezkatzeko erabiltzen da, eta hitz baten hasieran, erdian zein amaieran jar daiteke, bilaketa hitz jakin batera ez mugatzeko.

Adibidea akt?

Kasu honetan akta o akto duten dokumentuak iragaziko ditu.

Bilaketa: data tarteak. Ikurra (:)

Egunen artean jarrita, bilaketaren emaitza data horien arteko dokumentuak izango dira.

Adibidea 2004.01.07:2004.01.25