BAIDATA foroak datuaren ekonomian erreferentziazko puntu bilakatu du Bizkaia

2026/06/16

Ekainaren 11n egin zen BAIDATA Datu Espazioak Ekintzan V. Foroa Bilboko Euskalduna Jauregian. Datuaren ekonomiari buruz Europan urtero egiten den erreferentziazko topaketa da.

Ekitaldian, eraldaketa digitalarekin eta datuetan oinarritutako berrikuntzarekin zerikusia duten profesionalak, erakundeak eta enpresak bildu ziren, eta, besteak beste, datuen gobernantza eta elkarreragingarritasuna aztertu zituzten, kasu errealen bidez.

Josu Llano Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Onaren, Herritarren Arretaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendari nagusiak eman zion hasiera ekitaldiari. Programan, Estatuko eta Europako hainbat adituk parte hartu zuten, datu-espazioetarako politikei, datuekin negozioa garatzeari eta ingurune errealetan datu-espazioak aplikatzeari buruz.

Bizkaiko Foru Aldundiak datuaren balioaren aldeko apustua egin du Bizkaiko aberastasun, kohesio eta garapen iturri gisa. BAIDATA proiektuaren helburua da Euskadin datuen ekosistema publiko-pribatua bultzatzea, datuaren inguruko ikerketa eta esperimentazio teknologikoko, prestakuntzako eta garapeneko jardueren bidez, tokiko IKT sektorea eta ekintzailetza bultzatuz.
 

IKUSI SARRERA GUZTIAK