APPIAIk Euskadiko adimen artifizialaren oraina, iragana eta etorkizuna errepasatu du

2026/05/15

Maiatzaren 13an, AppIAI Euskadiko adimen artifizial aplikatuaren topaketa egin da Donostian. BAIC Basque Artificial Intelligence da ekitaldiaren antolatzailea, entitate kolaboratzaile eta babesleekin batera, besteak beste Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Saioan 600 pertsona, enpresa, erakunde, zentro teknologiko eta Estatuko eta nazioarteko adimen artifizialaren arloko pertsona erreferente izan dira. Ekitaldiaren xedea da AAren arloko ezagutzak, esperientziak eta egungo joerak trukatzea, esploraziotik inplementaziora igarotzeko.

Topaketan hainbat solasaldi eta hitzaldi egin dira hiru bloketan banatuta: Euskadiko AAren iragana, oraina eta etorkizuna. Lehenengo blokea, “Gure sustraiak”, Euskadiko aldaketa eta berrikuntzari buruzkoa izan da, testuinguru globala kontuan hartuta. Bigarren blokean, “Oraina”, honako hau izan da hizpidea: adimen artifiziala erabiltzea erakunde eta entitateetan, bizi garen ingurune hain aldakor batean eskalatzen, erabakitzen eta lider izaten laguntzeko.  Topaketaren hirugarren eta azken blokean, “Etorkizuna”, hitzaldiak eta solasaldiak egin dira, eta AAren etorkizunari eta arlo desberdinetan ekarriko dituen aldaketei buruzko gaiak landu dira. 

Topaketa horri esker, zuzenean ezagutu ahal izan da Euskadi nola ari den aurrera egiten adimen artifizialaren erabileran eta zeintzuk izango diren hurrengo pausoak etorkizunera begira dagoen ekosistema teknologiko irmoa finkatzeko.

Administrazio publikoaren esparruan, adimen artifizialak prozesuak optimizatzen eta herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoak hobetzen lagundu dezake.

IKUSI SARRERA GUZTIAK