Amaitu da 2027ko Bizkaiko Agenda Digitalaren hedapenaren eta lurreratzearen hirugarren fasea

2025/04/15

2027ko Bizkaiko Agenda Digitalak amaitutzat eman du hirugarren fasea, lurreratzeko eta hedatzeko fasea, alegia. Fase horretan, lankidetza-saioak egin dira Bizkaiko Foru Aldundiko hainbat sailekin martxoan eta apirilean zehar, 2027ko Agenda Digitalaren proposamena aberasteko.

Bilera horietarako, Agenda Digitalaren Jarraipen Batzordea, Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendaritza, zuzendariordetzak, zerbitzuburuak eta IKT eta antolaketako arduradunak gonbidatu dira.

Saioetan, gogoeta-gune bat sortu da, non sail bakoitzak, Design Thinking metodologia erabiliz, ideia eta irtenbide sortzaileak bateratu ahal izan baitizkie oraingo zein etorkizuneko proiektu estrategiko digitalei.

2027ko Agenda Digitalaren hiru faseak

2027 Agenda Digitala Bizkaia digitalki eraldatzeko sortu da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta lurraldearen aurrerapena sustatzeko. Hiru fasetan banatu da:

  • 1. fasea: esparru orokorraren konfigurazioa. Fase honetan, Bizkaia maila teknologikoan erreferentziazko gizarte bihurtzeko estrategiak ezarri dira.
  • 2. fasea: Gobernu Kontseiluak onartzea. Helburua da Agenda ikusaraztea eta hura abian jartzeko beharrezkoak diren doikuntzak txertatzea.
  • 3. fasea: lurreratzea eta hedatzea. Eragile garrantzitsuek parte hartuz eta elkarrekin sortuz, Bizkaiko gizartearen zerbitzura dagoen digitalizazioan aurrera egin nahi da.

Hiru faseak amaituta, orain arte bildutako informazio guztia aztertzeko etapa bat hasiko da, Bizkaia 2027 Agenda Digitalaren bertsio berri bat sortzeko, kolaboratiboagoa, aberastuagoa eta Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu estrategikoak batuko dituena.

IKUSI SARRERA GUZTIAK