Topaketak Ahaldun Nagusiarekin

Bi urte igaro direnean legealdi hau hasi zenetik, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobe Landajuela, eta Lurraldeko herritarrek Bizkaiko egungo egoerari buruz hitz egingo dute. Honen helburua gizartea are hobea, kohesionatuagoa eta erronka berrietara prestatuagoa izan dadin elkarrekin aurrera egitea da. Parte-hartzaileek dituzten kezkak, galderak edo hobetzeko ideiak helarazi ahal izango dizkiote Ahaldun Nagusiari gertutasun giro batean.

Elkarrizketa zintzo eta eraikitzaile hori errazteko, topaketak pribatuak eta eskualdeka antolatuko dira, eta pertsonen kopuru txiki batek hartuko du parte lurraldeko aniztasuna kontuan hartuta. Web orri honek hurrengo topaketei, dagoeneko burututakoei eta BIZKAIA DENONTZAT agintaldi planari buruzko informazio eguneratua eskainiko du.

Balizko parte-hartzaileen datu-basean izena eman nahi baduzu, formulario honetan erregistra zaitezke.

Parte Hartu!

Honen inguruan hitz egingo dugu

  1. 1

    Etorkizuneko erronkak Foru Aldundiarentzat eta Bizkaiarentzat

  2. 2

    Aldundiaren kudeaketa eta aginte-ardatzak BIZKAIA DENONTZAT

  3. 3

    Bizkaiko errealitate soziala eta bere kezkak

  4. 4

    Bizkaiko eskualde eta udalerrien egoera eta kezkak

Noiz, non eta nola izango dira topaketak

  • NOIZ

    2025eko maiatzaren 28tik

  • NON

    Lurraldeko eskualde bakoitzean

  • Bizkaiko biztanleen isla

    Topaketa bakoitzean 25 pertsona elkartuko dira eta horiek ordezkatuko dituzte eskualde eta udalerri bakoitzean eragina duen geografia eremuaren errealitate soziodemografikoaren osaera.

  • Hurrengo topaketak
  • Izandako topaketak