Jardunbide Egokien aintzatespenen 2026ko deialdia

  • Noiz

    2026/09/15(e)tik 2026/10/09(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Iraupen Luzeko Zainketak Pertsonalizatzeko Jardunbide Egokien aintzatespenen 2026ko deialdia ireki da.

Bizkaiako Foru aldundiak aintzatetsi nahi ditu laguntza premia duten pertsonei arreta pertsonalizatua emateko lanean ari diren erakundeak, pertsona horien interesak eta lehentasunak kontuan hartzen baitituzte eta haien benetako parte-hartzea sustatzen baitute.

Iraupen luzeko zaintzan ari diren erakunde hautagaiek arreta pertsonalizatzeko jardunbide egokia egiaztatu beharko dute, zerbitzuen eta arreta- eta kudeaketa-ereduaren eraldaketan aurrera egiten lagundu diena, emaitza neurgarri eta garrantzitsuak izanda, deialdiaren kategoriaren batean.

Erakunde hartzaileak:

Erakunde publiko zein pribatuak, Bizkaian, etxean, edozein eratako eguneko zentroetan edo egoitza-zentroetan, Iraupen Luzeko Zainketen arloan zerbitzuak ematen dituztenak.

Kategoriak:

  • Arreta eta bizitza-pertsonalizatuko plana: aurrerapenak, eraldaketak, garapenak eta zehaztapenak zainketen eta laguntzen antolaketan.
  • Eguneroko bizitza harreman, jarduera eta errutina esanguratsuekin, identitateari jarraipena emanez.
  • Harreman eta komunitate ikuspegia: pertsonen duintasunean eta eskubideetan eta tratu onarekiko konpromiso profesionalean oinarritutako zaintza.
  • Antolaketa eta kudeaketa: autonomia, autodeterminazioa eta ongizate emozionala sustatzen dituzten kudeaketa-sistema malguak.
  • Teknologia berritzaileak erabiltzea esku-hartzean eta zerbitzuetan, pertsonalizazioa errazteko.
  • Espazioen arkitektura eta ingurunea: etxeko giroa eta giro pertsonalizatua sustatzera bideratutako aurrerapenak eta jardunbide egokiak.

Hautagaitzen aurkezpena:

Parte hartzeko, txosten labur bat aurkeztu beharko duzu, deialdian azaltzen diren egitura eta ezaugarriak izango dituena.

Xehetasunak: Jardunbide Egokien aintzatespenen 2026ko deialdia

  • Noiz

    2026/09/15(e)tik 2026/10/09(e)ra

  • Web

    Bisitatu