Julen Gabiria

Literatura topaketak 2014: Julen Gabiria

Julen Gabiria

(Galdakao, 1973)

Soziologian lizentziatua da eta itzultzailea da Labayru Ikastegian. Itzulpengintza lanei dagokienez, J.M. Barrieren "Peter Pan in Kensington Gardens" eta "Peter Wendy" liburuak itzuli ditu ingelesetik. Gainera, Shakespeareren sonetoetan oinarritutako "L.O.V.E" antzerki obra ingelesetik itzuli zuen. 2000-2002 denboraldietan gidoilari aritu zen ETBko Hasiberriak telesailean, eta 2002an Baietz gogoratu saioan.

Bibliografia: 1998, "Euskal idazleen ipuin erotikoak" (askoren artean) Txalaparta. 2000, "Connemara gure bihotzetan" Elkarlanean 2000, "Bilbao: ipuin biltegia" (askoren artean) Alberdania, 2001, "Iparragirre" Elkar. 2001, "Bero hezeak" (askoren artean) Txalaparta. 2002, "Marihuanazko bufandak" (askoren artean) Txalaparta. 2004, "Han goitik itsasoa ikusten da" Elkarlanean. 2004, "Ipuin izugarriak" (egile askoren artean) Elkarlanean. 2005, "Metro bateko letrak" Elkarlanean. 2006, "Hitzak batzen gaitu" (Beste egile batzuekin) Elea.