Laida Martínez

Literatura topaketak 2014: Laida Martínez

Laida Martínez

(Bilbo, 1965)

Psikologian lizentziatua. Hainbat sari lortu du literatur lehiaketan, nagusientzako ipuinekin, adibidez: Errenteria Hiria lehiaketan, Tene Mujika sarian, Julene Azpeitia kontakizun lehiaketan eta nazioarteko Gabriel Aresti ipuin lehiaketan. 2002an estatu mailako Lazarillo saria lortu zuen euskaraz idatzitako "Max" haurrentzako eleberriarekin. Edelvives argitaletxeak gaztelaniazko bertsioa argitaratu zuen, "Los líos de Max" izenburuarekin. Ibaizabal argitaletxeak euskarazkoa, jatorrizkoa, alegia, argitaratu zuen: "Max bazterrak nahasten". Egun, hainbat eleberri idatzita dauzka eta noiz argitaratuko zain dago: "Max aventura berriak", "Max oporretan doa", "Los fugitivos", "Zomorroen Kluba"… Irakurketa erraza lantzen hasi da orain arte literatur mota hori euskaraz oso gutxi landu delako