Informazio saioak

Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusian, Kirolbide programaren bidez, Bizkaiko kirol eragileak hobetu, trebatu eta egunean jarri nahi ditugu; horretarako, prestakuntza-ikastaroak egiten ditugu, azoka eta kirol-instalazioak bisitatzen ditugu, eta kongresu batzuetara joaten gara. Eta, hemendik aurrera, INFORMAZIO SAIOAK egingo ditugu

Izaera puntuala dute INFORMAZIO SAIO horiek, eta, haien bidez, gure sektorean kezka berezia sortzen duten gai jakin batzuk aztertu nahi ditugu. Prestakuntza hutsa gaindituta, orain arte emandako zerbitzua osatu nahi dugu, unean-unean azaltzen diren kezkei lehenbailehen erantzuteko.