Bilboko Kontsulatua

Erakusketa - Bilboko Kontsulatua

Erakusketa kartela, -Bilboko Kontsulatua la Universidad y Casa de Contratación de Bilbao-

Bilboko merkataritza-erakunde nagusienak utzitako aztarna historikoa, bere 500.urteurrena ospatzeko. [Data: 2011ko abenduaren 15etik 2012ko otsailaren 15era]

Erakusketaren gakoak

  • Elkarlana Euskal Museoan eta Bilboko Itsas Museoan antolatutako beste bi erakusketekin batera, oroitzapenezko proiektu baten adierazpena.
  • BizkaiKOAk ekoiztua , enpresa eta profesional askoren, eta baita hamaika bat erakunderen elkarlanaren emaitza da…
  • EzaugarrituaErakusketak, osagarri gisa, erakundearen elementu nagusiak ilustratzen eta aipatzen dituen katalogoa du: egoitza, artxiboa eta kapera, falua eta ezkutuak. Era berean, hauteskunde eta barne-finantzaketari, auzi eta galerei, eta itsasadarra eta hondarpeari buruzko informazioak azaltzen ditu. Hori guztia, XIX. mendearen hasieran erakundearen gainbehera hasi arte, kronologikoki ordenatuta dago.
  • Izen onekoaErakusketan ikusgai dauden materialak BFAren Foru Liburutegikoa, Sociedad Bilbaína, Bilboko Arte Ederren Museoa edota Foru Agiritegi Historikoa bezalako erakundeek utzitakoak dira. Azken horretan biltzen da ikusgai dagoen dokumentazio historiko gehiena. Beraz, bisitaldiaren alderdi erakargarrienetako bat, erakusketarako bereziki eta bakarrik dokumentazio zabala bildu izana da.

José Mª Ucelay (1962) margolariaren horma-irudiaren xehetasuna, Bilbao petroleo-ontzirako. Euskal Museoa (Bilbo)

Bilboko Kontsulatuaren eta bere jardueraren pintura alegorikoa.

BizkaiKOAren Zuzendaria erakusketako promozio-kartelen ondoan, Sala Ondare Aretoak erakusketarako prestatutako katalogoa eskuan duela. Denek, erakusketa honetarako denboraldi batez materialak eskaini dituzte: artxiboetako dokumentuak, erakundeen jatorrizko tresneriak, pinturak eta kartografi materiala."

1511ko ekainaren 22an, Merkatarien Unibertsitatea eta Kontratazio Etxearen onarpena Bilborentzat gertaera gogoangarria izan zen, jada sona handiko itsas-portua bazuen ere, ordutik aurrera ahalmen guztiak garatu eta Atlantiko Iparraldeko merkataritza gune garrantzitsuenetako bat bilakatu zen. 1829an desagertu zen arte, Kontsulatuak merkataritza-egitekoetan aginpidea izan zuen eta hiribildua merkatu bilakatzeko lanetan berebiziko garrantzia izan zuen. Bilboko Kontsulatuaren 500.urteurrenaren ospakizunei buru ematen dien erakusketa honek, bilbotarren kulturan hain sustraituta dagoen erakundea ezagutzera eman nahi du. [Erakusketaren hasierako testua]