XXI mendeko euskaldunak

Erakusketa XXI mendeko euskaldunak

Moldatzen ari den modernitatearen eta arketipoaren metafora, 21 argazkiren bidez [Data: martxoaren 14tik apirilaren 20ra]

 

Erakusketaren gakoak

  • Arrakasta - Hona heldu baino lehen, erakusketa Londresko Oxford Galleryn egon da ikusgai.

  • Proposamen - Artistikoa Amaia Hormaetxe eta Ander eta Endika Basaguren anaien eskutik.

  • Estereotipoa - Autoreek euskaldunari buruzko arketipoak eta modernitatearen elementuak nahasten dituzte.

  • Kontrastea - Aizkolari bat rotaflex bat erabiltzen edota Olentzero motor gainean ikustearen ondorioa.

  • Moldaketa - Egileek azaldu nahi diguten mezuan ulertu behar duguna da: ohiturak eta modernitatea ez dira kontraesankorrak, aitzitik, tradizioak modernitatera moldatzen dira, eta teknologia berriak gero eta indartsuagoak diren mundu batean bere lekua hartzen dute.

  • Euskaldunaz haraindian - Proiektuak bi atal ditu: lehenengoak Euskal Herrian egindako 14 argazkik osotzen dute; bigarrena, Londresen bizi diren euskaldunen 7 argazki dira eta hauetan, Euskaditik kanpo Euskal Kulturi zelan eusten zaion azpimarratzen da.

     
     

     

     

    Argazkien izenburuak:

    • Pitxitxi
    • Zaldiprobak
    • Artzaina Familia
    • Olentzero
    • Ballenero
    • Gargantua
    • Nekazari
    • Segalari
    • London Basque Society Jaietan
    • Zestapunta
    • Txori Big Ben Bilatzen
    • Ander-ground
    • Iñigo eta Jokin lan terdiko Finalean
    • Alain eta Maite euskal tea orduan
    • Aizkolari
    • Harrijasotzaile
    • Txistulari
    • Sardinera
    • Iñaki adarra joten Picadillyn.