Objektuak

  • Txanponak [Berreagako kastroan aurkitutako altxor txikia (Zamudio)] (xehetasuna)Txanponak [Berreagako kastroan aurkitutako altxor txikia (Zamudio)]
  • Zeramika ontziak (xehetasuna)Zeramika ontziak (xehetasuna)Zeramika ontziak
  • Baserriko tresnak (xehetasuna)Baserriko tresnak
  • Etxeko tresnakEtxeko tresnak
  • Akerraren burua duen pipa (Izurtza) (xehetasuna)Akerraren burua duen pipa (Izurtza)
 

Aldaketa ugari gertatzen ari ziren garaian, objektu berriak eta zaharrak elkarrekin nahasten ziren. Orduko behatzaileak ebidentzia horietan gizartearen ibilbide historikoaren nondik norakoa zein izan zen sumatzeko gai izan ziren… (Ikusi: Iturriza eta bere garaia erakusketa).

[Objektuen irudiak: Iturriza eta bere garaia erakusketa –Arkeologi Museoa- Lore Jokoak (Mungia) ]

Ilustrazio garaiko objektuen bildumetara bisitaldi interesgarriak:

  • Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa (Leioa).
  • Euskal Museoa (Bilbo).

Jarduera:

Visita guiada en el Arkeologi Museoa

Arkeologi Museoan bisitaldi gidatua XVIII. mendeko historialari baten ikusmolde arkeologikoa: Juan Ramón de Iturriza

Zer jakin beharko genuke?

  1. "Aurrerapena herriaren onurako zela uste zuen gutxiengo batek (ilustratuek) ezarritako ereduek berebiziko garrantzia izan zuten garaia izan zen. Hala ere, ilustratuek ez zituzten herritarrak aintzakotzat hartzen eta ondorioz, matxinadak egon ziren."
  2. "Ilustratu horiek, merkataritza eta zientzia sustatzeko, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten eta, bereziki hirigintzan eta bestelako azpiegituretan, hobekuntzak egin zituzten."
  3. "Iturriza Ilustrazio garaia bizi izan zuen historialaria izan zen arren, ez zuen inoiz bere burua eredu ilustratutzat jo eta, egia esan, bere obraren zatirik handiena zehazki metodo zientifikoarekin bat ez zetozen elezahar eta istorioetan oinarritu zuen (nahiz eta metodo horren erabilera orduko idealetara hurbil zatekeen)."
 

Ikus-entzunezkoak

Bere lana "Historia General de Bizkaia", 3 aleetan:

  • Lehenengoan, ´seles´ izenaz ezagutzen ziren aspaldi-aspalditik abeltzaintzarako mugarritutako lursailak, sagastiak, burdinolak… aipatzen ditu.
  • Bigarrenean, elizateei buruz mintzatzen da. Bizkaiko lurraldea mugape horien banaketaren arabera irudikatzen du (eta hori oinarrizkoa izan zen arkeologo modernoen ikerketetan).
  • Azkenik, hirugarrenean, hiribilduei eta horien foruei buruz hitz egiten du.
 

ZUZENEKO EBIDENTZIAK, ILUSTRAZIO GARAIKO HISTORIALARI BATEN IKUSPUNTUAREN ARABERA

Bisitaldiaren bereizgarririk handiena, museoko bilduman zehar Argien Mendeko historialari honek aipatutako objektuen arrastoari segitzeko aukera ematen duela da.

Naiarak bisitariei autore klasikoaren usteen eta gure garaiko arkeologoek egindako ikerketa zientifikoen arteko aldeak erakutsi zizkien. Bere esanetan…

"Iturrizak Bizkaiko historia ezagutu ahal izateko, (Larrabetzun eta Foruan aurkitutako) erromatar txanponek, Durangaldeko baselizetan sakabanatutako hilarriek eta hilobiek, erortzekotan zeuden burdinolek edota paisaiaren forma ahaztuek (seles deitutakoek) berebiziko garrantzia zutela sumatu zuen".