Egurrezkoa izatea

DFBren Ondare Higiezinen Saileko teknikariek, Arboledako meatzarien herrixka historikoan, duela ehun urte baino gehiago, egurrez eraikitako etxe baten berreskuratze lanak zuzentzen dituzte.

 

[Berreskuratze lanak hasi baino lehen, pantailan eraikina ikuskatzen]

Jose Miguel Agirregomozkorta Bizkaiko Foru Aldundiko Arkitektoa da. Proiektu arkitektonikoaren autorea eta eraikin historikoaren berreraikitze eta egokitzapen lanen zuzendaria da. Trapagarango Arboledako monumentu-multzoan zurkaiztutako iraganeko aztarna.

 
 

Eraikina (itxuraz xumea) Ganerantz kalean aurki daiteke eta, garai baten, egurrez egindako etxebizitza gehiago bazeuden ere, gaur egun geratzen den aztarna bakarra da.

Elkarrizketa honetan, José Miguelek 2011ko apirila eta urria artean egindako lanen zati ezberdinak azaltzen dizkigu.

Azken finean, eraikuntza historikoaren jatorrizko itxura eta tipologia ahal bezain fidelki berregitea ahalbidetuko zuten elementu osagarri ahalik eta gehienak berreskuratzeko lanak izan dira.

 

2011-11-03

-Zertan nabarmen zitekeen argien eraikina jausteko arriskuan zegoela?
Oso hondatuta zegoen eta bi urtez olana batez itxita egon zenez, kalteak arinago zabaldu ziren.
Ba al genekien eraikina langileen etxebizitzen eredu bat zenik?
Bai, bageneukan egitura arkitektonikoaren, barruko banaketaren eta eraikinaren jatorrizko materialaren inguruko ideia nahiko zehatza.
Eraikuntzaren jatorrizko elementurik mantendu ahal izan duzue?
Ezin izan dugu ia jatorrizkoaren elementurik berreskuratu, etxeko hornidurak izan ezik. Lehen esan bezala, olanaz itxita egon zen denbora luzearen ondorioz, egurra hondatu eta usteldu egin zen eta etxearen egitura, fatxadak eta holtzak, desegin ziren. Beraz, gehiegizko labilitatea dela eta, ezin izan da ezer mantendu.
Zein funtsezko alderditan jarri duzue arreta handiena?
Alde batetik, eraikuntzaren egitura mantentzen, eta bestetik, kanpoko zein barruko itxura eta zituen atal ezberdinak errespetatzen saiatu gara, bai bolumenei zein ezaugarri estetikoei dagokienez. Horretarako buztinezko baldosak eta laritz zein pinu egurra bezalako materialak erabili dira. Kanpoaldean ez da esku hartu behar izan.
Zeintzuk dira elementu arkitektoniko berezienak?
Nik esango nuke bolumena, azaleraren eta instalazioen urritasuna dela.
Lanen zuzendaritzaren ikuspuntutik, zein izan da erronkarik handiena?
Lan mota honetan, gremio ezberdinek euren ikuspuntua aldatu behar dut, jatorrizkoa erreferentziatzat hartuta, eraikuntza birsortzeko. Gainera, berezitasun bat izan behar da kontutan: etxea orduko meatzariek egin zutela eta erabili zituzten "konponbideak", zelan esan, nekez ziren ´profesionalak´.
Zer motatako mantentze-lanak egingo dira datozen urteetan?
Egurra babesteko tratamendu berriaren azterketa.
Zein izan da lanak egiteko eduki duzuen aurrekontua?
70.000 euro, gutxi gorabehera.
Lanen urratsei buruzko hurrengo segida osa edota zuzen zenezake?
2009aren bukaera
Trapagarango Udalak, eraikinaren hondatze prozesua geldiarazteko BFAri esku hartzeko eskaera egin
2009
Lehenengo babes-neurriak hartu (eskoratzea eta olanaz estaltzea)
2010-2011
Etxebizitza desjabetzeko prozesua (hegala)
Mayo 2011
Lanen hasiera
Noviembre 2011
Lanen bukaera