Ekitaldi turistikoentzako dirulaguntza programa

Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak egiteko dirulaguntzen programa 2023

XEDEA

Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak egiten laguntzea da, baldin eta:

  1. Bizkaiko eskualdeetan eragin sozial eta ekonomikoa sortzen badute.
  2. Bilbao Bizkaiaren posizionamendu turistikoa sendotzen laguntzen badute, Estatu mailan zein nazioartekoan.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoan bisitarien eta gaualdien kopurua handitzen badute.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak egiteko.

Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira zalantzarik gabe ekitaldiaren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira:

  1. Ekitaldia egiteko eta sustatzeko beharrezkoak diren gastuak.
  2. Lokalen edo beste edozein guneren alokairu-gastuak, betiere erakunde onuradunaren egoitza soziala ez badira.
  3. Ekitaldia egiteko instalazioak eta zerbitzu teknikoak.
  4. Ekitaldiaren publizitate- eta zabalkundeak.
  5. Ekitaldia egiteko eskatzen diren aseguruak kontratatzea.

NORENTZAT?

Honako erakunde hauek izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun, baldin eta ekitaldiaren sustatzaileak badira:

  1. Kudeaketa turistikoko erakudeak.
  2. Bizkaiko Lurralde HIstorikoko udalak eta mankomunitateak.
  3. Bizkaiko turismo-garapenaren esparruan lan egiten duten kapital publiko gehiengoduna duten toki-erakunde publiko eta toki sozietate publikoak.
  4. Elkarteak, fundazioak eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuk, baldin eta helburu sozialean turismoa sustatzea badute.
  5. Turismo-ekitaldi bat egiten duten enpresek eta nortasun juridikorik gabeko beste erakunde batzuek.

ESKABIDEAK

Lehenengo deialdirako eskabideak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 12tik 8:30etan maiatzaren 15era, 13:30etara arte, bitartekoa izango da.

Bigarren deialdirako eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 8tik 8:30etan irailaren 22ra, 13:30etara arte, bitartekoa izango da.

Eskabideak Garraioak Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztuko dira (www.bizkaia.eus/garraioak-oficinavirtual). Horretarako, sinadura elektronikoa eduki beharko duzu, edo BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egon, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoaren bitartez sartu. B@kQ ziurtagiria gure bulegoetan eska daiteke, Orueta Apezpikua kaleko 6an.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa bultzatzeko Zuzendaritza Nagusia

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.