Heldutasun aktiboa?

Bizitza estiloa osasunaren oinarrietako bat da, eta horren osagaietako bat kirol jarduera da.

Sedentarismoa edo jarduera fisko nahikorik ez egotea gaixotasun kronikoen arrisku faktore nagusietakoa da eta gaixotasun horien artean hemen arrisku kardio-baskularren faktore nagusiak eratzen dituztenak azpimarratu behar ditugu: diabetesa, hiperkolesterolemia, hipertentsioa eta gainpisua-obesitatea.

Institut Nacional de Educació Física de Lleidak (INEFC) eta, honekin batera, Balàfiako Centre de Atenció Primariak (CAP) proiektu bat burutu dute gutxienez arestian adierazi diren arrisku faktoreetako bi dituzten eta, aldi berean, sedentarioak diren 40 eta 60 urte arteko pertsonei euren eguneroko bizitzan era erregularrean ariketa fisiko osasungarriak egiten hasten eta ataza horretan mantentzen laguntzeko.

Egitarau horretan parte hartzea doan da eta medikuen preskripzioz burutzen da.

Egitarauak esku hartzeko bi bide edo mota ditu:

  • Egitarau gainikusia: Astero ariketa fisikoak taldean egiteko 3 saio; saioen iraupena ordu batekoa da eta egitarauarena 6 hilekoa.
  • Aholkularitza egitaraua: Aldiro burutzen diren bilera indibidualak, ordu bateko iraupena dutenak, ariketa fisikoen arloko profesional batekin. Maiztasuna astean egun batekoa izaten da hasierako bi hileetan, 15 egunetik behinekoa hurrengo hiru hileetan eta amaierako bisita bat seigarren eta azken hilean.