Gizartea eta Kultura

Laburpena

Gure gizartea goitik behera aldatzen ari da; "gizarte berria" sortzen ari da, ezagutzaren gizartea, iraunkortasunaren gizartea edo sare gizartea deritzona. Gizartearen eraldaketarekin batera gizakion balore sistema, azturak, bizimoduak eta munduan izateko eta egoteko moduak ere aldatzen ari dira. Batzuek uste dute zibilizazio berria ari dela abiatzen, ezaugarri nagusitzat sarearen hedapen orokorra, konplexutasuna eta zalantza dituen zibilizazioa. Kirola geroz eta garrantzitsuagoa da gizarte berri horretan. Gaur egun kirola kultura da, mende hasiera honetako gizartean nagusi diren jokabide eta balore batzuk adierazteko modu bat. Baina kultura ez ezik kirola gizarteratzeko bidea ere bada, eta higienizatzaile psikosoziala eta emozio bideratzailea ere bai. Eta, gainera, merkatuan, gizartean eta kulturan kontsumitzen den objektua ere bada. Merkatuaren gizarte ekonomia bidezko, iraunkor eta herritarren onurarakoren ikuspegitik, kirolaren kudeatzaileek gizartean eta kulturan gertatzen ari diren errotiko aldaketen ondoriozko erronka handiei egin beharko diete aurre.