Rafael Cecilio Bustos

  • MENDI-INGENIARIA, industrien espezialitatean, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.
  • DOKTORETZA (Tesia aurkezteke) 1991n, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.
  • HERRI ADMINISTRAZIOAREN ALORREKO MASTERRA (MA) Ortega y Gasset Unibertsitate-Institutuan (Madrilgo Unibertsitate Konplutenseari eratxikia).
  • 2001ean, EFQM Bikaintasun Ereduaren EBALUATZAILEA, Kalitatearen Kudeaketarako Elkartearen eskutik.
  • Egun, Alcorcongo Udaleko Kirol zuzendari nagusia da.
  • ALCORCONGO 2008ko KIROLARI BURUZKO DIAGNOSTIKO-TXOSTENAREN egilea. Alcorcongo 2010-2020rako Kirolaren Plan Estrategikoa gertutze aldera egin zen txosten hori.
  • Arkitektoen taldearekin batera, Alcorcongo SANTO DOMINGO kirol hiria eraikitzeko proiektua bultzatu eta kudeatu du.
  • LOS CANTOS eta LA CANALEJA kiroldegiak birmoldatzeko planen egilea.
  • Alcobendasko UDALAREN KIROL PATRONATUAREN GERENTEA, 2003tik 2007ra.
  • KIROL ABONAMENDUAren diseinatzailea eta sortzailea, kirol arlo publikoan erabat berritzailea izan den produktua.
  • E.F.Q.M. Kudeaketaren Europako Bikaintasun ereduaren aplikazioaren bultzatzaile eta egilea, Udalaren Kirol Patronatuan; hain zuzen ere, Patronatu hori izan da Espainiako Herri Administrazioan hura aplikatzea erdietsi duen lehen antolakundea.
  • FUNDAL, Alcobendasko Kirol Fundazioaren bultzatzaile eta PATROI SORTZAILEA. Fundazio hori aitzindaria eta berritzailea da Espainian, eta haren xede nagusia goi lehiaketako kirola sustatu eta zuzpertzea da.
  • Alcobendasko UDAL KIROLARI BURUZKO DIAGNOSTIKO-TXOSTENAREN egilea. Alcobendasko 2008-2020RAKO PLAN ESTRATEGIKOA gertutze aldera egin zen txosten hori.
  • Master eta gradu-ondoko ikastaroen IRAKASLEA da zenbait unibertsitatetan eta negozio-eskolatan.
  • TXOSTENGILE, HIZLARI ETA MODERATZAILEA Kirol Instalazioen Kudeaketari buruzko zenbait biltzar, jardunaldi tekniko eta mintegitan.