Elisa Barahona Nieto

  • Biologia-zientzietan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutensean.
  • Egun, doktoretza-ikasketak egiten ari da gai honi buruz: "Bioerregaien ekoizpenaren iraunkortasuna".
  • Wageningengo (Herbehereak) Unibertsitatean masterra du gai honi buruz: "Genetikoki aldarazitako organismoen arrisku-ebaluazioa" (1992).
  • Gaur egun, Iraunkortasunerako Zuzendariorde Nagusia da Madrilgo Udaleko Ingurumenaren Gobernu Arloan.
  • 1982tik aurrera, Ingurumen Ministerioaren bidez, Espainiaren ordezkari jardun izan du ondoren adierazten diren negoziazioetan:
    • Aniztasun Biologikoari buruzko Nazio Batuen Hitzarmena (1988-92)
    • Europar Batasunaren zuzentarauak ondoko gaiei buruz: Esperimentaziorako Animaliak (1986-88) / Biosegurtasuna (1988-91) / Habitaten eta Basa Fauna eta Floraren Kontserbazioa (1988-92)
    • Biosegurtasunari buruzko Nazio Batuen Protokoloa (1996-2000)
    • Garapen Iraunkorrari buruzko Munduko Goi-Bileraren Prestakuntza Batzordea (2001-02)
  • Hainbat ikastaro eta mintegiren zuzendaria izan da.
  • Ehun aldiz baino gehiagoz jardun izan du hizlari mintegietan, ikastaroetan eta abarretan.
  • Azken txostena: Kirolari eta Ingurumenari buruzko II. Jardunaldia. "Iraunkortasuna Madrilgo 2016. urterako hautagaitzan". COE eta FEMP (Madrilen, 2009ko apirilean)
  • Hainbat argitalpen ere baditu.