Madrid 16 hautagaitza olinpikoaren iraunkortasuna

Madrid 2016 proiektua definitzerakoan berariazko garrantzia eman zaio iraunkortasuna erabat bermatzea segurtatzeari eta proiektua Udalak kontzeptu horretan duen ikuspegian oinarritzeari eta, ondore horretarako, apustu sendoa burutu da. Ildo horretatik ahalegina egin dugu hiru zutabeak, ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa, orekatuta egon daitezen.

Nahiz eta proiektuaren ingurumeneko ikuspegiaren aurkezpenean alderdi ekonomiko eta sozialak lausotuta daudela eman, errealitatea bestelakoa da eta erabat hartu dira aintzat. Kirolarekin gertatzen den bezala ingurumena gizarteratze oso sendoa duen bektorea da. Horregatik herritar guztiei kalitatezko ingurumeneko zerbitzuak aurkeztu zaizkie, hau da, herritar horien gizarte estatusa edo erosteko ahalmena gorabehera, gizarte garapen doi eta orekatua bermatzeko formularik onenetakoa delako. Madrid 16 proiektuak sendo jokatu du gizarte jaraunspen honen alde.

Gure proiektuaren iraunkortasunaren dimentsio ekonomikoaren ezaugarririk behinenak aurrezkia, eragingarritasuna eta erantzukizuna dira. Kontzeptu horiek aldi berean dira ingurumenekoak eta sozialak.

Horrela, bada, arestian aipatu diren gizarte faktoreen eta faktore ekonomikoen konbinazioa, gehi esku hartze publikoa sustatzeko bultzatu den estrategia, proiektuaren fidagarritasunaren eta iraunkortasunaren bermea dira. Ingurumeneko iraunkortasuna bermatzeko oinarrizko hiru dokumentu burutu dira:

  • "Hautagaitzaren Ingurumeneko Gida". Dokumentu honen xedea Madrid 2016 Hautagaitza Olinpikoak iraunkortasuna lortzeko izan behar dituen zuzentarauak ezartzea da; abiaburua Proiektu Olinpikoaren hasierako eta bere bizi-ziklo osoko ildoak eta oinarriak dira eta ingurumenari dagokionez proiektuaren ingurumeneko ardatz estrategikoak eta helburuak ezartzea.
  • Proiektu Olinpikoaren Ingurumeneko Ebaluazioa. Kasu honetan lurraldeak proiektu hau atzemateko duen ahalmena eta gaitasuna bermatu behar du, oinarri moduan adierazkari sozioekonomiko eta ingurumeneko adierazkari batzuk hartuta. Ikuspegi orokorra erregioa eta hiria dira eta, zehatzago esateko, instalazio olinpiko bakoitzaren berariazko ikuspegia lantzen da.
  • Hautagaitzaren Dossierraren VI. Kapitulua: "Ingurumena eta meteorologia". Dokumentu honetan gure ingurumeneko helburuei dagokienez Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eskatu digun informazioa biltzen da. Helburu horiek hiru ardatz nagusitan daude egituratuta:
    • Bitarteko naturalen erabilera iraunkorra.
    • Berotegi eragina duten gasen emisioen murrizketa.
    • Eragingarritasun energetikoa.