Berrikuntza eta teknologia berriak euskal kirol estrategikoetan

Gai orokorrak

  • Aurrerakuntza kiroletan, gizartearen beraren eboluzio-prozesuek eragin dutena: elikatzeko ohiturak, bizi-kalitatearen hobekuntza, etab.
  • Kirolen eboluzioa, irizpide ekonomikoetan oinarrituta: gehienetan kirolean gertatzen den aurrerakuntza zaleak erakartzeko eta bitarteko ekonomikoak –telebista, publizitatea…- sortzeko ahalmenari egoten da lotuta. Horrek kirol espezialitate edo modalitate guztiak baldintzatzen ditu.
  • Kirolen eboluzioa, ekimen partikularretan oinarrituta –Iñaki Perurenaren kasua-.
  • Kirolen eboluzioa, ezusteko topaketa edo topaketa bultzatuetan oinarrituta –aizkoraren kasua- edo inguruabar klimatologikoek eragiten dituzten aldarazpenetan oinarrituta –goma gaineko soka-tiraren kasua-.

Euskal herri kirolak

  • Landa esparruko lanetan oinarritzen diren modalitateak –salbu eta barrenatzaileak-. Sektore honen bilakaera historikoa eta euskal herri kiroletan duen eragina.
  • Erremintak eta materialak. Modalitate adierazgarrienetan gertatu diren eboluzio eta aldaketak: aizkora –aizkora australiarra-; harri-jasotzea –beruna erabiltzea, heldulekuak, tamainak, harria leuntzea…-; soka-tira –entrenamendua eta oinetakoak…-; ingudea –ingude tradizionala baztertu eta lehiaketetakoa erabiltzea…-; sega –bestelako sega motak erabiltzea-.
  • Entrenamendua: ezagutza berriak eta modalitate adierazgarrienetan horiek dituzten aplikazioak.

Pilota

  • Euskal pilotaren laburpen arina, bere eboluzioa aintzat hartuta: lehen urratsak, materialen eraldaketa , kantxak, etab.
  • Erremintak. Eboluzioa eta modalitate adierazgarrienetako erreminta eta materialetan izan diren aldaketa nagusiak. Bi adibide bitxi: zesta-punta –edo xistera- eta pala – eta eratorriak: paleta, pala laburra , pala txikia...-.
  • Materialak. Pilotaren eboluzioa eskuzko modalitatean, zestan –edo xistera- eta palan.
  • Kirol emanaldien eragina: Pilotalekuen kolore aldaketa eta pilotaleku horien erabilera berrien aukerak.
  • Entrenamendua: ezagutza berriak eta horien aplikazioak modalitaterik ezagun eta adierazgarrienetan –eskuzkoa, zesta-punta, erremontea eta pala-.

Arrauna

  • Materialak: karbono-zuntzezko eta kevlarrezko traineruak eta arraunak –urte askotan zedro eta pagoen zurak erabili ostean-.
  • Berariazko entrenamendua: ezagutza berriak eta horien aplikazioak aurrez ezarrita dagoen etekinera iristeko.