Kirol politikak maila globalean Konpartitzea: kirola sustatzen duten herrien sarea

Sarea lanerako nazioarteko lan talde iraunkorra da, herri askotako administrazio publikoek eratuta dagoena, euren artean lankidetzan jarduten dutenak guztien kirol politiken berri jakiteko eta horrela lehentasunezko harremanak eta nazioarteko lankidetzarako loturak ezartzeko. Sareen sare bat, nazioartekoa, erakundeen ekimenekoa, hiruko eskakizun demokratiko batetik abiatuta egituratzen dena: kirola egiteko eskubidea, funtsezkoa den elkartzeko eskubidearen arabera era autonomoan antolatzen dena, eta herri erakundeek bultzatu behar dutena. Nazioarteko sareek, institutu zientifikoek, unibertsitateek eta kirol antolakuntzek, aldi berean lankidetza sareak ezar ditzakete Sarearekin eta horren jardueretan parte hartu.

"Herri kirolaria"

Herri kirolarien kontzeptua joan den mendearen hasierako kirol imaginarioan sortu zen. Hor finkatzen da Pierre de Coubertinen esaldia: "Kirol geografia ez dator beti bat geografia politikoarekin", eta hori jasota uzten zuen euren izaera politikoa gorabehera kirol sistema propioa zuten lurraldeetan eratuta zeuden kirol federazioen zabalkuntza prozesuan. Herri kirolaria definitzen duten elementuak, beraz, hauek dira: lurralde bat, kirolen arloan eskumenak dituen erakunde politiko bat eta adierazgarria den kirol erakundeen sare bat.

Sarearen oinarriak

Sarearen oinarriak hauek dira: kirola "toki" fenomenotzat jotzea, zeharkakoa, harremanetarako esparrua eratzen duen lengoaia unibertsala, eta herri erakundeen eragingarritasuna bilatzea.

Helburu bereziak

Kide guztien kirol sistemei buruzko informazioa trukatzea da sarearen helburu nagusia eta ekarpen horrek bidea ematen digu kirol mugimendu unibertsalaren joerak, alderdi sendoak eta ahulak zeintzuk diren ezartzeko. Aldi berean, atxikita dauden herrietan garatzen diren kirol ekitaldien sustapena lortu nahi da, eta baita nazioarteko lehiaketak eta kirol elkartrukaketak ere.

Amaitzeko, eta etorkizuneko proiektu moduan, Sarean kirolari buruzko nazioarteko ikastaroak sustatzeko azterlanak ari dira burutzen.

Sarea hiru organoren inguruan egituratzen da: Zuzendaritza Batzordea, Idazkaritza Iraunkorra eta nazioarteko konferentzia bakoitza antolatzen duen batzordea.

Ignasi Doñate. Herri Kirolarien Sareko idazkaritza Iraunkorreko zuzendaria.2009ko maiatza