Kirola eta ezgaitasuna: Bilboko kudeaketa eredua

Kirola egiteak eragin zuzena dauka osasunean, baita gizartean eta kulturan. Gainera, pertsonak gizarteratzeko prozesuetan eraginkortasun handia duen baliabide gisa agertzen da.

Kirola egitea onuragarria dela onartzen badugu, ahal den neurrian, kirola egiteko bideak erraztu behar dizkiogu pertsona orori. Ezintasunik ez duen pertsonentzako dagoen kirol eskaintza zabala da, baina ezintasunak dituzten pertsonen kasuan, zabalera estutzen da, bereziki ezintasunak gogorrak direnean.

Ezindu askok ezintasunik ez duten pertsonekin batera egin dezakete kirola, eta hori ezin hobea da eta jarraitu beharreko eta landu beharreko lan ildo nagusietako bat da. Baina guztiak ez daude egoera horretan, horregatik beharrezkoa da pertsona horientzako ekintza bereziak burutzea.

Ezintasunak dituzten pertsonek kirola egiteko arrazoia kirola egitea bera izan dadin aukerak aurkeztu eta aztertzea da helburua, beren garapen fisiko, psikologiko, sozial eta kulturalean lagun diezaien. Horretarako Bilbao Kirolak eta bere kudeaketa eredua aurkeztuko dira.