Kirol arloko lanbideak egikaritzeari buruzko Kataluniako legea. Euskadirentzako eredua.

Juan Antonio Landaberea Unzueta Abokatua

Txostenean, kirol arloko hainbat lanbidek egun duten egoera aztertzen da, zenbait ikuspegitatik abiatuz; horrela, arlo hori araupetzeko gaur egun dauden eragozpen eta arazo nagusiak azaltzen dira.

Euskadin egun dagoen egoera azaldu ondorik, Kataluniako kirol arloko lanbideak egikaritzeari buruzko apirilaren 23ko 3/2008 Legea taxutu eta onesteko prozesua aztertzen da txostenean, eta bai Lege horren eduki nagusiak ere. Halaber, Estatuak arlo honetan abiarazi duen legegintzako ekimena ere aipatzen da txostenean.

Ondoren, txostenean agertzen denez, Euskadin kirol arloko lanbide batzuen egikaritza araupetzeari ekin behar zaio ahalik eta arinen; ildo horri jarraiki, araupeketa horrek etorkizunean izango dituen balizko mehatxuak ere azaltzen dira txosten horretan.

Azkenik, kirol arloko lanbideak araupetzeko Kataluniako eredua Euskadin ere ezartzea iradokitzen da txostenean, baina aldaketa batzuk eginez.