Eztandak

Eztandak errekuntza azkarrak dira, eta zabaltze-abiaduraren arabera sailkatzen dira; bi mota desberdin eragiten dituzte:

  • DEFLAGRAZIOAK: Zabaltze-abiadura azpisonikoa bada.
  • DETONAZIOAK: Zabaltze-abiadura supersonikoa bada.

Eztanda irakiten ari den likidoaren lurruna hedatzeagatik

Eztanda kasu berezi bat BLEVE (Boiling Liquid Expansion Vapor Explosion) izenekoa da. Itzulita, irakiten ari den likidoaren lurruna hedatzeagatik gertatutako eztanda esan nahi du.

BLEVE izenekoa presio handiko lurrunak eztanda egitean gertatzen da. Lurruna ontzi batetik bat-batean askatutako likido batek bat-batean irakitean sortzen da, eta presioko, tenperaturako giro-baldintzetan edo presio eta tenperaturako giro-baldintzetan, gasa izango litzateke.

BLEVE izenekoa eragiten duten substantziak gehiegi berotutako likidoak, presioan likidotutako gasak eta gas kriogenikoak dira. Eztandaren arrazoia ontzia apurtzea da, bai presio gehiegi duelako, kanpoko inpaktu bategatik edo akats mekaniko baten ondorioz.

Lurruna erregaia bada, BLEVE izenekoaren ostean su-bola sor daiteke giroan gas erregaiaren masa askatzen denean eta bat-batean erre egingo da. Errekuntza hain azkarra denez, ez du presio handiko gasik askatzen eta beraz, gas-sutea da, ez eztanda.

Baldintza batzuetan konfinatu gabeko lurrun-hodeiaren eztanda ere gerta daiteke.