Eskola Kiroleko Monitorea

ESKOLA KIROLEKO MONITOREA

Bizkaiko Foru Aldundiaren hobekuntzareko lerro estrategiko bat pertsonal teknikoaren formakuntza da (entrenatzaileak eta kirol arduradunak), Eskola Kiroleko programan inskribatuta daudenen hezkuntzaz arduratzen dena.

Eskola Kirolaren barruan dauden entrenatzaileak gaitzeko, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia eta Asmoz Fundazioarekin batera, ESKOLA KIROLEKO MONITOREEN BIGARREN ON LINE IKASTAROA antolatu du, 10-11 denboraldian proba pilotu bat egin eta gero.

HARTZAILEAK ETA OINARRIZKO BETEKIZUNAK

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirola programaren jardueretan izena emanda edukitzea
  • 16 urte edo gehiago edukitzea
  • Gutxieneko ikasketak: DBH
  • Titulaziorik ez edukitzea eta kirol hezkuntzari eta/edo kirol hezkuntzari buruzko ikasketak egiten ez aritzea.

EDUKIAK:

Ikastaroak 45 orduko iraupena izango du; guztia on-line egingo da; horrez gainera, aurrez ikusita dago 15 ordu egitea praktiketan, berariaz jarritako tutore batekin. Izena eman duen pertsonak entrenatzaile diharduen zentro berean egingo dira praktika horiek.

MATRIKULA EGITEKO EPEA ETA IKASTAROAREN HASIERA:

Irailren 24tik urriaren 7ra, ikastaro bietarako

Beharrezkoa bada, 2013ko urtarrilaren 7tik 20ra arteko beste epe bat irekiko da.

Inskrikzioak webgune honetan egin behar dira: eskolakirola

IKASTAROAREN DATAK:

  1. 1. txanda:

    Ikastaroa urriaren 29an hasi eta urtarrilaren 25ean amaituko da.

  2. 2. txanda:

    Ikastaroa otsailaren 11an hasi eta maiatzaren 9an amaituko da.

HIZKUNTZA:

Euskara edo gaztelania (aukeratzeko)

IKASTAROAREN PREZIOA:

Ikastaroak 100 € balio du; hala ere, 50 € itzuliko dira ikastaroa gainditu ondoren.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO KLIKATU:

"2. On line ikastaroa:eskola kiroleko monitoreak" PDF Dokumentura sarrera [232 KB]

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.