Azaroaren 25a 2026

...

Emakumeen aurkako indarkeria egiturazko errealitatea da oraindik ere Bizkaian. Azken urteotan aurrera egin dugu, baina oraindik ere badaude emakumeei eraso egiten dieten gizonak.

Bizkaiko Foru Aldundiak kanpaina bat abiaraziko du azaroaren 25ari lotua, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Zoritxarrez, kanpaina hau urtero-urtero jarri behar dugu martxan. 2004az geroztik, 38 emakume hil dituzte Bizkaian.

Aspaldi-aspalditik defendatzen ari gara berdintasuna eta emakumeen eskubide eta askatasunen babesa ezin dela izan emakumeen zeregin esklusiboa. Gizonek bat egin behar dute zeregin horrekin, gaitzespen irmoa adierazteko eta argi eta garbi EZETZ esateko kontrolari, umiliazioari, mehatxuei, kolpeei eta, jakina, hilketei.

Horregatik, funtsezkoa da kanpaina honetan Bizkaiko gizon erreferenteak izatea aurrerapauso bat eman eta indarkeria matxistaren gaitzespenarekin bat egiten dutenak. Emakumeen eskubide eta askatasunak eta berdintasuna errespetatu eta babesteko eta haien alde borrokatzeko apustu garbia egiten duten gizonezkoak.

Besteak beste, gizon hauek:

  • Dani Álvarez (kazetaria)
  • Ramón Barea (aktorea)
  • Guillermo Buces (enpresaria)
  • Tryggvi Hlinason (saskibaloiko jokalaria)
  • Kepa Junkera (musikaria)
  • Mikel Santiago (idazlea)
  • Betto Snay (musikaria)
  • Carlos Sobera (aurkezlea)
  • Dani Vivian (futbolaria)

horiek guztiek agerian jartzen dute gizarte bidezkoago baten alde egiten dutela eta bat egiten dutela indarkeria matxistaren adierazpen guztiak desagerrarazteko helburuarekin.

Euren proiekzio publikoari eta konpromisoari esker, gizon horiek Bizkaiko gizon guztiak animatzen dituzte bat egin dezaten emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiten dion EZ biribil horrekin eta haien eskubide eta askatasunen aldeko BAI handi batekin.

ERRESPETATU ::: BAT EGIN ::: ENTZUN ::: ESKU HARTU

#A_25Bizkaia #BatEreEzGutxiago #BatEreEzGehiago