Hurrengo ekitaldiak

Durangaldeko Lurralde Plan Partzialaren Berrikuspena

Parte-hartze saioak Lurralde Plan Partzialaren Aurrerapena

Durangaldeko Lurralde Plan Partzialaren (LPP) berrikuspena lurralde honetan bizi eta parte hartzen dugun guztion artean egin nahi dugu. Horretarako, hiru lan saio antolatu dira, herritar eta lurraldeko eragileentzat. Topaketa horiek LPPren berrikuspenaren aurrerapenaren dokumentua ezagutarazteko eta LPPa aberastuko duten ekarpenak eta hausnarketak jasotzeko balioko dute.

Amorebieta-Etxano

Zelaieta Zentrua. Kontzertu gela

Azaroaren 24a. 18:00 - 20:00

Atxondo

Apatamonasterio Eskolako Erabilera Anitzeko Gela

Azaroaren 26a. 18:00 - 20:00

Durango

"Oktogono" eraikina

Abenduaren 2a. 18:00 - 20:00