Soinu-kalitateari buruzko tailerrak

SOINU PAISAIETARA HURBILTZEKO DINAMIKAK

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, eta Hezkuntza Saila-Eusko Jaurlaritzaren iraunkortasunerako hezkuntzaren arloarekin koordinatuta, soinu kutsadura eta paisaien soinuri buruzko Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntzako heziketa zikloetako Bizkaiko ikastetxeei zuzendutako doako tailerrak dira. Jarduerak, sentsibilizazioari garrantzi handia ematen diote eta honela, inguruneko zaratak entzun, nabaritu eta hautematen ditugu. Ondorioz, zarataren ondorioak ikertzeko lekua emango diegu, bai pertsonen osasunean eta bai elkar bizitzan dituen eraginak ezagutuz. Helburua soinu kutsadurarekiko jokabide zuzenak bermatzea da.

2024-2025 kanpaina IREKITA

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader