Artisautza Sustatzeko Programa: artisautza-enpresak

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Egun dauden artisautza-enpresen lehiakortasuna eta garapena bultzatzea eta Bizkaian enpresa berriak sustatzea.

Diruz lagunduko den jarduerak, gutxienez, honako gastu-mota hauetako bat izan behar du:

  • Lanabesak, tresnak eta makina txikiak eskuratzea.
  • Ekipamendu informatikoa eta softwarea eskuratzea.
  • Artisautza-lantegiak ezarri, zabaldu edo eraldatzea.
  • Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea; bereziki, negozioen digitalizazioari buruzkoetan.
  • Sustapen-kanala eta online-salmenta ezartzea.
  • Sustapen komertzialeko materialak ontzea.
  •  Artisautza-azoketan parte hartzea.
  •  Kudeaketa hobetzeko kanpoko aholkularitza, eta kontabilitate eta zerga aholkularitza.
  • Artisautza-lantegia alokatzea 2025ean edo 2026an inskribatutako erakundeentzat.

NORENTZAT?

Artisautza-erakundeak, Autonomoen erregimenean dauden pertsonak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak zein merkataritza-sozietateak izan.

Bizkaiko Artisautzako Erakundeen Erregistroan inskribatuta egon behar dira 2026ko apirilaren 20an.

ESKABIDEAK

Aurkezteko epea: 2026ko apirilaren 22ko 8:30etatik 2026ko maiatzaren 15eko 13:30ra arte.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez, sinadura elektronikoa erabiliz (Izenpe, NAN elektronikoa, B@KQ, etab).B@kQ ziurtagiri elektronikoa gure bulegoetan lor daiteke, Orueta Apezpikuaren kaleko 6an

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

JUSTIFIKAZIOAK 2025:

Jarduerak egiteko epea: 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31era arte.

Justifikazioak aurkezteko epea: 2026ko otsailaren 28ra arte Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

Oharra: 1. eremuko justifikazio-memoriaz gain, beste betebehar batzuk justifikatzeko memoria ere bete behar da, kontratatutako langileak IZAN ALA EZ, dagokionaren arabera.

Justifikazio txostena 1 arloa 2025

Beste betebehar batzuen justifikazio-memoria KONTRATATUTAKO LANGILEAK DITUZTEN NEGOZIOAK 2025

Beste betebehar batzuen justifikazio-memoria LANGILERIK GABEKO NEGOZIOAK 2025

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez, sinadura elektronikoa erabiliz (Izenpe, NAN elektronikoa, B@KQ, etab). B@kQ ziurtagiri elektronikoa gure bulegoetan lor daiteke, Orueta Apezpikuaren kaleko 6an.

DOKUMENTUAK 2025: