Ekintzailetzarako eta kalitateko enplegu egonkorra sortzeko proiektu berritzaileak

Helburua

Ekintzailetzan eta enplegu egonkor eta kalitatezkoan eraldaketak sustatzen dituzten proiektu eta metodologia berritzaileentzako dirulaguntzen programa.

Pertsona eta erakunde onuradunak

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko unibertsitate-erakundeak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko kluster-erakundeak

Diruz lagun daitezkeen ekintzak

1. Arloa: Proiektu eraldatzaileak

Ekintzailetzaren eta enplegu egonkor eta kalitatezkoaren arloan ideia berriak, egiteko modu berriak edo metodologia berritzailea dakarten proiektu esperimentalak diseinatu, garatu eta gauzatzeko diru-laguntzak emango dira, betiere, gizartearen, teknologiaren, ekonomiaren eta ingurumenaren arloko errealitateei erantzunez.

Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen proiektuek lan merkatuko eraldaketei erantzun beharko diete, gizarte, teknologia, ekonomia eta ingurumen arloko errealitateetara egokitzeko.

1. eremuko proiektuak Bizkaiko Lurralde Historikoan gauzatu behar dira, atzeraeraginez, 2026ko maiatzaren 15etik 2027ko otsailaren 26ra bitartean.

2. Arloa: Finkatzea

Proiektua sendotzeko, 2. eremuko proiektuak Bizkaiko Lurralde Historikoan egin behar dira 2026ko irailaren 26tik 2027ko uztailaren 15era. Horretarako, ebaluazio bat, azterlan bat eta ekintza-plan bat aurkeztuko dira, diru-laguntza jaso duen proiektua sendotzeko eta proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna zehazteko.

Proiektua hasierako azterketa batzuetan oinarrituko da. Azterketa horiek lortutako emaitzei eta egungo egoerari buruzko informazioa emango dute, proiektua sendotzeko ekintza-plana egiteko proiekzioak aurkezteko.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez ere 50.000 €-ko dirulaguntza jaso ahal izango du, guztira aurkeztutako diruz laguntzeko moduko ekintzengatik.

Araudia

Bizkaiko Foru Aldundiaren 17/2026 FORU DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, ekintzailetza eta enplegu egonkorreko eta kalitateko proiektu berritzaileak garatzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdi arautzaileak onartzen dituena, 2026ko ekitaldiko trantsizio hirukoitzerantz

Eskabideak aurkezteko epea

  1. 1. eremua. Proiektu esperimental berritzaileak: 2026ko martxoaren 10eko 08:30etik 2026ko martxoaren 20ko 13:30era
  2. 2. eremua. Proiektu berritzaileak finkatzea: 2026ko ekainaren 1eko 08:30etik 2026ko ekainaren 15eko 13:30era

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader