Industrialdeetako Programa. 1.Arloa: kudeaketa eta jarduketa-plan integralak.

ZER LAGUNTZEN DA DIRUZ?

Industrialdea hobetu eta egokitzeko kudeaketa- eta jarduketa-plan bat egitea. Industrialdearen lege- eta hirigintza-egoeraren azterketatik abiatuta, kudeaketa- eta jarduketa-plan integralak industrialdea zaindu, hobetu eta egokitzeko beharrezkoak diren jarduketak eta inbertsioak jasotzen ditu, baita jarduketak gauzatzeko ardura duen erakundea, jarduketak egiteko balizko egutegia eta kostuaren zenbatespena ere. Era berean, honako alderdi hauetako bakoitzaren azterketa ere jaso beharko du: jasangarritasuna, mugikortasuna eta irisgarritasuna.

  • Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen onartutako gastuaren % 75 izango da, eta ezin izango da 12.000 eurotik gorakoa izan erakunde onuradun bakoitzeko.
  • Erakunde onuraduna Enkarterri, Meatzaldea, Ezkerraldea, Aiaraldea, Debabarrena edo Busturialdea eskualdeetako udalerri batean badago, dirulaguntzaren ehunekoa % 85 izango da, eta muga berbera izango du.

NORENTZAT?

  • Industrialdeetako jabeen eta/edo errentarien elkarteak, haien izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, kontserbazio- eta mantentze-erakundea, etab.).
  • Onuradun izango dira, halaber, industrialdearen garapen mailakatu eta progresiboaren ondorioz sortutako industrialdea baino eremu txikiagoko eremuak ordezkatzen dituzten elkarteak.

Dirulaguntza hau eskuratu ahal izateko, elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte: legez eratuta egotea; funtzio nagusia industrialdea kudeatu, zaindu eta hobetzera bideratutako jarduerak izatea; industrialde batekoa izatea, Bizkaian kokatutakoa; jabetza pribatukoa izatea industrialdearen azalera osoaren % 50 baino gehiago edo azalera eraikiaren % 50 baino gehiago, eta, gutxienez, industrialdean kokatutako 10 enpresatara elkartuak izatea. Horrez gain, lankidetza-hitzarmen bat izan behar dute industrialdea kudeatu, zaindu eta hobetzeko, industrialdea kokatuta dagoen toki-erakundearekin berretsia.

ESKAERAK

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 17ko 08:30etik 2026ko uztailaren 3ko 13:30era.
  • Aurkezteko lekua: Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtuala. Horretarako, sinadura elektronikoa behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), edo, bestela, B@kQ ziurtagiri elektronikoaren bitartez sartu behar da. B@kQ ziurtagiria gure bulegoetan eska daiteke, Orueta Apezpikua kaleko 6an.

DOKUMENTUAK:

Beste dokumentu batzuk:

Argibide gehiago:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.