Azpiegituren garapena edota ekipamendua

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Ekoizpen ingurunera oinarrizko ikerketaren eta aplikatuaren emaitzak transferitzeko azpiegituren garapena bultzatzean datza, xede horrez, eraikiz edota ekipamendua eskainiz. Ezagutzaren aplikagarritasuna bereziki bilatua izan da proiektuaren eta zentroaren bizi osoan.

Jardueraren xedea Bizkaiko enpresetan ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sendotzea da. Helburu nagusitzat ditu, batetik, ikerketa- eta berrikuntza-azpiegiturak (I+b) hobetzeko laguntza eskaintzea eta, bestetik, I+baren arloan bikaintasuna garatzeko gaitasuna bultzatzea, baita ahalmen-zentroak sustatzea ere.

Helburu hori lortzeko, honako hautespen-irizpideak erabiliko dira:

  • I+Garen proiektuak gauzatzeko azpiegiturak eta ekipamenduak, eskualdean jarduera teknologikoaren maila areago dadin.
  • Ikerketa aplikatuaren proiektuak egin ditzaten beharrezko bitartekoak enpresen esku jartzea errazten duten azpiegiturak eta ekipamendua.

Lehentasuna emango zaie jarduerei, balio erantsi handia duten produktu eta zerbitzuak ekoizteko orduan industria-potentzialtasuna optimizatzen badute. Lehentasuna emango zaie garapen teknologiko aurreratuak baliozkotzea ahalbidetzen duten jarduerei, merkatura transferitzea uzten badute, ondoren, hobe merkaturatzeko. Azkenik, lehentasuna emango zaie jarduerei, erreferentziazko teknologia-eragileekin lankidetza badago.

Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuaren Zentroak (AFAZ) egin behar dituen jardueren artean ondorengoak azpimarra daitezke:

  • Industria-erakusketa, produktu berrien ekoizpena azkarrago hasteko, azken fabrikatzaileen produktuak nahiz produktuen hornitzaileenak direla ere.
  • Lehendik dauden produktuen prozesuen berringeniaritza, fabrikazio-prozesu alternatiboak garatzeko, prozesuak nabarmen hobetzea helburu dela.
  • Fabrikazio aurreratuaren esparruan neurketako, mekanizazioko, loturetako, tresneriako, eta abarrerako teknologia horizontalen garapen berriak erakustea eta industrian aplikatzea.
  • Proiektuak industria arloan baliozkotzea, arriskuak eta epeak murrizteko; hala, inbertsioen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatu ahal izango dira, ekoizpenean ezarri baino lehen.
  • Produktuen erakusle funtzionalentzat prototipoak fabrikatzea, saiakuntza-bankua bera fabrikatzeko aukerarekin.
  • Aeronautikaren sektorerako ekipamendu espezifikoa diseinatu eta baliozkotzea, benetako piezetan mekanizazio-probak egiteko. Hala, makinaren erantzuna baliozkotu ahal izango da eta pieza horien fabrikazio-prozesuan txertatutako hobekuntzak ebaluatu ahal izango dira.
  • Fabrikazio-teknologia aurreratuen arloan espezializazio-beharrizanak estaltzea xede duen graduondoko prestakuntza indartzea, Zentroarekin lotura duten enpresa eta sektoreekin lankidetza estuan.
  • I+G+b ildo berriak irekitzea fabrikazio-teknologia aurreratuan arloan. Hala, besteak beste bidea emango da ikerketako eta berrikuntzako Horizon 2020 Europako programan parte hartzea helburu duten proiektuak garatzeko, zerikusia duten enpresa eta sektoreekin lankidetzan.
  • Doktorego-tesiak egitea lankidetzan, mundu osoan antzeko ezaugarriak dauzkaten beste zentro batzuekiko harremanak bideratzeko; hala, AFAZren nazioartekotzea sustatuko da.

Jarduketa hori inbertitzeko lehentasunetan programatuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiak egiten du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Bizkaiko Parke Teknologikoarekin elkarlanean, Fabrikazio Aeronautikorako Zentroaren eraikina egokitzeko eta azpiegitura teknologiko garatuenean inbertitzeko. Beraz, egikaritzen hasi da, eta jarraipena egiten ari da egindako gastua justifikatzeko (4 milioi euro erabiltzeko konpromisoa dago).