Teknologia Transferentziarako Programa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

  • 1. Ildoa: Ikerketa-zentroetarako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako dirulaguntzak
     

    Diruz lagun daitekeen egitatetzat joko dira kategoria hauetako batean jarduketak burutzen dituzten ikerketa- eta garapen-proiektuak: oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala, garapen esperimentala eta bideragarritasun-azterlanak.

    Lehentasuna emango zaie heldutasun teknologikoaren goi-mailetan (TRL) garatu eta enpresentzako teknologia-transferentziako jarduerak (merkataritza-ustiapenerako) jasotzen dituzten proiektuei. Lehentasuna emango zaie, oro bat, RIS3 espezializazio adimentsuaren estrategian adierazitako eremuetan garatzen diren proiektuei; estrategia hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadiko 2030 Planean ezarrita dago.

  • 2. Ildoa: Ikerketa -zentroetarako ikerketa-, proba- eta esperimentazio-azpiegiturak eskuratzeko dirulaguntzak
     

    Diruz lagun daitekeen egitatetzat joko dira ikerketa-azpiegiturak edo probetarako eta esperimentaziorako azpiegiturak erostea, instalatzea, abiaraztea eta eguneratzea.

    Azpiegituratzat hartzen dira ekipo fisikoen multzoa eta horien softwarea, bai eta horiek hartzeko instalazioak ere. Azpiegitura ekipo bakar bat edo ekipo-multzo bat izan daiteke, espazio bereizi batean kokatuta eta helburu komun zehatz batekin.

  • 3. Ildoa: Enpresetako I+G unitateetako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako dirulaguntzak
     

    Diruz lagun daitekeen egitatetzat joko dira kategoria hauetako batean jarduketak burutzen dituzten ikerketa- eta garapen-proiektuak: oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala, garapen esperimentala eta bideragarritasun-azterlanak.

    Lehentasuna emango zaie heldutasun teknologikoaren goi-mailetan (TRL) garatu eta enpresentzako teknologia-transferentziako jarduerak (merkataritza-ustiapenerako) jasotzen dituzten proiektuei. Lehentasuna emango zaie, oro bat, RIS3 espezializazio adimentsuaren estrategian adierazitako eremuetan garatzen diren proiektuei; estrategia hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadiko 2030 Planean ezarrita dago.

NORENTZAT?

  • 1. Ildoa eta 2. Ildoa

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide den eragile zientifiko-teknologikoentzat, gutxienez lan-zentro bat Bizkaian badute. Kategoria hauetako baten barruan egon behar dute:

    1. Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak.
    2. Zentro teknologiko multifokalizatuak.
    3. Zentro teknologiko sektorialak.
    4. Ikerketa kooperatiboko zentroak.
  • 3. Ildoa

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide den eragile zientifiko-teknologikoentzat, gutxienez lan-zentro bat Bizkaian badute. Kategoria hauetako baten barruan egon behar dute

    1. Empresetako I+G unitateak.

TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA 2026 PROGRAMA

ESKABIDEAK 2026

Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 4ko 8:30etatik 2026ko maiatzaren 22ko 13:30era arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

DOKUMENTUAK 2026:

Beste dokumentuak 2025:

Dirulaguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria2025 (144 KB)

Dirulaguntzen onuradunek baldintzak betetzen dituztela justifikatzen duen erantzukizunpeko adierazpena2025 (255 KB)

TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA 2025 PROGRAMA

JUSTIFIKAZIOAK 2025

Justifikazioak aurkezteko epea: 2027ko abuztuaren 2ra arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

DOKUMENTUAK 2025:

Beste dokumentuak 2025:

Dirulaguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria2025 (144 KB)

Dirulaguntzen onuradunek betekizunak eta betebeharrak betetzea eta mantentzea justifikatzeko memoria 2025 (517 KB)

EMAITZAK 2025

TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA 2024 PROGRAMA

JUSTIFIKAZIOAK 2024

Justifikazioak aurkezteko epea: 2026ko abuztuaren 3ra arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

DOKUMENTUAK 2024:

Beste dokumentuak 2024:

Dirulaguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria. Hartzekodunaren agiria 2024 (144 KB)

Dirulaguntzen onuradunek betekizunak eta betebeharrak betetzea eta mantentzea justifikatzeko memoria 2025 (517 KB)

EMAITZAK 2024

TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA 2023 PROGRAMA

JUSTIFIKAZIOAK 2023

Justifikazioak aurkezteko epea: 2025ko abuztuaren 1era arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

DOKUMENTUAK 2023:

Beste dokumentuak 2023:

Dirulaguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria2023 (144 KB)

EMAITZAK 2023

TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA 2022 PROGRAMA

JUSTIFIKAZIOAK 2022

Justifikazioak aurkezteko epea: 2024ko uztailaren 31era arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

DOKUMENTUAK 2022:

Beste dokumentuak 2022:

Dirulaguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria2022 (144 KB)

EMAITZAK 2022

TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA 2021 PROGRAMA

EMAITZAK 2021

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.