Espezie exotiko inbaditzaileak

Liztor asiatikoa. Relax eta deitu udaletxera.

Vespa VelutinaEspezie exotiko inbaditzaileak munduan biodibertsitate galeraren eragile nagusietakoak dira.

Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legeak honela definitzen du espezie exotiko inbaditzailea: Ekosistema edo habitat natural zein erdinatural batean sartu edo finkatzen dena eta aldaketa eta mehatxua dakarrena berezko biodibertsitate biologikoarentzat, dela jokabide inbaditzaileagatik edo dela kutsadura genetikoa eragiteko arriskuagatik.

Sarritan, gizakiek nahita edo oharkabean ekarrita heltzen dira espezie inbaditzaileak. Horixe gertatu da Vespa velutina liztor asiarrarekin.